Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

3.1 baliabidea

Cory Doctorow

Cory Doctorow (Toronto, 1971), elegile eta aktibista digitala: 2005eko urtarrilean CBA (Arte Ederretako Institutua) bisitatu zuen, Creative Commons Espainia lizentziak publikoki aurkezten zirelako. Egile eskubideak nola aldatu beharko litzatekeen teknologiara egokitzeko izeneko artikulu hau orduan emandako hitzaldiaren transkripzioa da, eta, bertan, argumentuak ematen ditu jabego intelektualaren gaineko legedia garaiko komunikazio teknologietara egokitu dadin.

Artikulu bikaina da eta azkeneko paragrafoa berreskuratzen dut, zorrotza baita:

Komunikabideen historiaren bidegurutze bakoitzean, sortutako interesek mainak egiten dituzte azkeneko asmakizunak ?inprimategia dela, irratia dela, bideo-grabatzailea edo Internet? kreatibitatea suntsituko duelako. Beti erratzen dira. Beti.

Creative Commons lizentziak herri hobe baten lehen egunetako tresnak dira. Guztiok bizi dezakegun nazio bat da. Bertan itxaroten zaituztegu.

Artikulu hau EZAGUTZA ASKEAri buruzko dosier baten parte da eta osorik orri honetan http://www.revistaminerva.com irakur daiteke baita ere.

 

[itzuli 3. gai-ra]