Konputagailuen arkitektura I, [2009/03][Eus]
![]() |
KONPUTAGAILUEN ARKITEKTURA INestor Garay, Edurne Larraza, José Ignacio Martín, Txelo Ruiz, Iratxe Soraluze
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saila
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) |
Deskripzioa:
Irakasgai honetan konputagailuen azpi-sistema estandarretako batzuk aztertzen dira; zehazki, honako hauek: kontrol-unitatea, unitate aritmetikoa/logikoa, memoria nagusiaren egitura, sarrera/irteera azpi-sistema, eta azpi-sistemen arteko konexioa busen bidez. Azpi-sistema hauek konputagailuaren errendimenduan duten eragina ere aztertzen da. Horretarako, PC edo konputagailu pertsonal baten osagai eta periferikoak hartzen dira aintzakotzat. Osagarri gisa, eta azalpen teorikoei laguntzeko, ariketez gain, sarrera/irteerako azpi-sistema lantzeko eta ordenagailu pertsonal baten hardwarea maneiatzeko laborategiko praktikak proposatuko dira.
Baldintzak:
Sistema digitalei buruzko eta konputagailuen arkitekturari buruzko oinarrizko irakasgaietan irakasten diren ohiko kontzeptuak ezagutzea beharrezkoa da, hala nola: konputagailuen von Neumann egitura, kontrol-unitatea, prozesu-unitatea, kontrol-seinaleak, memoriak, helbideratze-moduak, erregistroak, eta abar.
