Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Irakaskuntza gida

Irakaskuntza gidan irakasgaiaren helburuak eta edukia, lantzen diren gaitasunak, metodologia eta kronograma daude.

HELBURUAK:

 

Irakasgai hau, datuak eta erregresio tekniken erabilpena ikasi nahi dutenei zuzenduta dago, hau da, aldagai ekonomikoak erlazionatzen dituen eredu batean oinarrituz, datuak analizatu, kuantifikatu, hipotesiak kontrastatu eta aurresanak egiten ikasi nahi dutenei. Hortaz, irakasgai honen helburua bikoitza da. Alde batetik, ikasleak  ekonometriaren oinarrizko kontzeptuak ikasi behar ditu. Bestaldetik, ikasleak doako software ekonometriko bat (Gretl) maneiatzen ikasi behar du ikerketa enpirikoak burutzeko. Azkenik, irakasgaiak ondorengo helburu zehatzak ditu:

 

·        Eredu ekonometrikoa eta estimazio metodo bat ikastea aldagai ezberdinen arteko erlazioak kuantifikatzeko, hipotesi ekonomikoak kontrastatzeko eta aurresateko.

·        Emaitzen fidagarritasunaren gain eredu baten zehazpenak duen garrantzia ulertzea. Emaitza horiek baloratzen ikastea. Doikuntzaren egokitasuna eta zehazpenaren adierazle ezberdinak ezagutzea.

·         Datu analisia eta emaitza teknikoen idazpen ahalmena lantzea.

·         Gretl (dohaineko softwarea) maneiatzea analisi ekonometriko bat aurrera eramateko eta programak ematen dituen emaitzak interpretatzea.

 

GAITASUNAK:

 

  1. Eredu ekonometrikoen oinarrizko elementuak ezagutu eta zehazpen ekonometrikoaren logika ulertu aldagai ekonomikoen arteko kausazko erlazioak analizatzeko.
 
  1. Gretl softwarearen erabileraren onairrizko ezaguerak lortu ikerketa ekonometrikoak burutzeko eta aldagai ekonomikoen informazio estatistikoa sistematizatzeko.
 
  1. Lorturiko emaitzak era egoki batean interpretatu txosten ekonomikoak egiteko.
 
  1. Autoikaskuntza eta erabakiak hartzeko ahalmena sustatu ikaslearen gaitasun kognitiboa hobetzeko.

 

  

EDUKIA:

 

1 Gaia: Gretl eta Ekonometria

1.      Sarrera

2.      Zer da Ekonometria?

3.      Ikerketa ekonometriko bat

4.      Datuak eta bere erabilera

5.      Gretlerako sarrera

 

2 Gaia: Erregresio linealeko eredu bakuna

1.      Sarrera

2.      Oinarrizko hipotesiak

3.      Karratu Txikienen Arruntetako metodoa

4.      Doikuntzaren egokitasuna

5.      Esanguratasun analisia eta konfidantza tarteak

6.      Laburpena. Emaitzen aurkezpena

 

3 Gaia : Erregresio linealeko eredu orokorra

1.      Sarrera

2.      Karratu Txikienen Arruntetako estimazioa

3.      Doikuntzaren ontasuna eta ereduen sailkapena

 

4 Gaia: Murrizketa linealen kontrasteak eta aurresanak

1.      Sarrera

2.      Murrizketa linealen kontraste orokorra

3.      Murrizketei baldintzaturiko Karratu Txikienen Arruntetako estimatzailea

4.      Murrizketa linealen kontrasteak Gretl erabiliz

5.      Puntuzko eta tartezko aurresanak

6.      Puntuzko eta tartezko aurresanak Gretl erabiliz

 

5 Gaia: Zehazpen errorea

1.      Sarrera

2.      Aldagai nabarien omisioaren ondorioak

3.      Aldagai ez nabarien barnerapenaren ondorioak

 

6 Gaia : Kolinealitate anizkoitza

1.   Sarrera

2.      Kolinealitate anizkoitz zehatza

3.      Kolinealitate anizkoitz altua

 

7 Gaia : Aldagai koalitatiboak

1.   Sarrera

2.      Aldagai koalitatibo bakarra duen eredua

3.      Aldagai koalitatibo bi edo gehiago dituen eredua

4.      Egitura aldaketa

 

A Eranskina : Errepasoak

1.   Probabilitatearen errepasoa

2.      Inferentzia estatistikoaren errepasoa

 

B Eranskina: Gretl euskeraz instalatzeko jarraibideak

 

METODOLOGIA:

 

Kurtsoan jarraitzen den oinarrizko liburua bibliografian aipatzen den Ramanathan (2002) da. Hala ere, irakasgaiaren gidan barneratutako gaiei buruzko apunteak eskuragarri jartzen dira. Azkenik, zenbait ariketa proposatzen dira irakasgaiaren arlo teoriko, praktiko edota enpirikoak sakontzeko aukera izateko.

 

KRONOGRAMA:

 

Gaiak

Iraupena

1go gaia: Gretl eta Ekonometria

2 aste

2. gaia: Erregresio linealeko eredu bakuna

2 aste

3. gaia: Erregresio linealeko eredu orokorra

2 aste

4. gaia: Murrizketa linealen kontrasteak eta aurresanak

2 aste

5. gaia: Zehazpen errorea

Aste 1

6. gaia: Kolinealitate anizkoitza

Aste 1

7. gaia: Aldagai koalitatiboak

2 aste