Irakaskuntz gida
HELBURUAK:
1.
Ezaupideak:
Soinuaren hedapena eta fenomeno akustiko desberdinak ezagutzea eta
ulertzea.
Soinuaren eta giza-entzumen prozesuaren karakteristikak ezagutzea
eta ulertzea.
Zarata-neurketaren teknikak ezagutzea.
Areto batean nola hedatzen den soinua eta nola kontrolatzen edo
isolatzen den zarata ezagutzea edo ulertzea.
Zarata pertsonenganako efektua ezagutzea eta ulertzea.
Indarrean dagoen zaratari buruzko legegintza-egoera (legeak eta
arauak) ezagutzea.
2.
Konpetentziak:
Ariketa teorikoak zein praktikoak analizatu, sintetizatu eta
ebazteko gaitasuna (adibidez, audiograma bat interpretatzeko
trebetasuna edo areto isolatu bat diseinatzekoa edo mapa akustiko bat
gauzatzekoa).
Irakasgaiarekin erlazionatuta dagoen informazioa bilatu eta
kudeatzeko gaitasuna.
Auto-ikasketaren eta auto-ebaluazioaren trebetasunak,
ordenadorearen eta multimedien interaktibitaterako potentzialtasunak
erabiliz.
AURRETIKO BALDINTZAK:
Fisikan eta Matematiketan oinarri minimoak.
DESKRIBAPENA:
Irakasgai honek ematen du, ikuspegi zabalaz, soinua eta zarata
nola sortu eta nola jasotzen diren. Ikaskuntzako materialen artean,
Intertnet-en publikoaren eskura dohainik daudenak erabiltzen dira:
Akustika Ikastaroa, hain zuzen, ondoko helbidean sakatuz: http://www.ehu.es/acustica/euskara/ikastaroa/euskara.html
GAI-ZERRENDA:
1. Blokea. Soinuari buruzko oinarrizko
nozioak
Helburuak:
Fenomeno
akustikoek jarraitzen dituzten lege fisikoak ezagutu eta aplikatzen
jakitea.
Laborategi
birtualeko praktikak egin trebetasunak lortzeko.
Idatzizko
txostenak gauzatzen trebetasunak garatzea.
Edukiak:
Soinuaren
hedapena (uhin akustikoak). Fenomeno akustikoak.
2.
Blokea. Giza entzumenaren prozesua
Helburuak:
Giza-entzumenean parte hartzen duten elementu fisiologikoak
identifikatzea.
Audiometria
bat interpretatzeko eta maskaratzeari, belarriaren norabidekotasunari
eta tonuaren pertzepzioari buruzko galderak ebazteko trebetasunak
lortzea.
Bakarrik
ikasten eta informazioa bilatzen trebatzea.
Edukiak:
Soinuaren
ezaugarriaketa giza-entzumen sistema. Soinu-intentsitatearen
sentsazioa.
3.
Blokea. Aretoek duten eragina sumatutako
soinuarengan
Helburuak:
Areto bateko
kalitate akustikoan parte hartzen duten elementuak
identifikatzea..
Areto bat
diseinatzeko trebetasunak garatzea, nahi diren espezifikazio akustikoen
arabera.
Bakarrik
ikasten eta informazioa bilatzen trebatzea.
Edukiak:
Toki irekien
akustika. Toki itxien akustika. Erreberberazio-denbora. Areto baten
ezaugarri akustikoak.
4. Blokea. Zarataren kontrola eta
isolamendua
Helburuak:
Zarata eta
iturri zaratatsuen tipologia ezberdinak ezagutzea.
Zarata-mapa
bat gauzatzeko edo areto bat akustikoki isolatzeko trebetasunak
lortzea.
Bakarrik
ikasten eta informazioa bilatzen trebatzea.
Edukiak:
Soinua
neurtzeko teknikak eta tresnak. Isolamendu akustikoa. Egokitzapen
akustikoa. Zarataren kontrola.
5 Blokea. Zaratak duen efektua pertsonengan
Helburuak:
Zaratak
pertsonengan dituen efektuak ezagutzea.
Zaratari
buruzko legeak eta arauak ezagutzea.
Bakarrik
ikasten eta informazioa bilatzen trebatzea.
Edukiak:
Zarataren
efektu fisiologikoak eta psikologikoak
METODOLOGIA:
Ikasle bakoitzak dokumentuak irakurri, ariketak ebatzi, laborategi
birtualaren aktibitateak eta Auto azterketaren ariketak egingo ditu.
Lan-egunkari pertsonala komenigarria da, honetan bertan alderdi
nabarmenenak eta sortutako gaiak biltzeko. Irakasgaiak publikoaren
eskura Intertnet-en dohainik dauden materialak erabiltzen ditu: "http://www.ehu.es/acustica/euskara/ikastaroa/euskara.html"
helbidean sakatu eta Akustika Ikastaroa
aldera jo.
1.
Akustika Ikastaroa:
¿Zein da orrialde hauen
edukia? esteka nagusiak non
dauden adierazten du.






Esteka nagusiek ikasgaietara eramaten dute eta ikasgai bakoitzaren
izenburuan saguaz sakatuz honetan bertan sartzen da. Bestalde,
eta
estekak
irakasgaiaren gaikako Blokeen osagarriak dira.





2.
Ikasgaiak:
Ikasgai bakoitza ikusi ahal izateko, dagokion esteka nagusiaren
orrialdean bere izenburuan sakatu behar da. Pantailaren ezkerraldean
ikasgaiaren ataletako estekak agertzen dira:






esteka
nagusiko erreferentzietan agertzen diren baliabideen ezaguerak
hedatzeko erabilgarria da.
EGUTEGIA:
Blokea
|
Luzapena
|
Burutu
behar diren aktibitateak
|
1: Soinuari buruzko
oinarrizko nozioak
|
22 orduak
|
Dokumentuak irakurtzea.
Egunkari pertsonala idaztea.
Ariketak ebaztea.
Laborategi birtualaren aktibitateak.
Auto azterketa testak.
|
2: Giza entzumenaren
prozesua
|
17 orduak
|
Dokumentuak irakurtzea.
Egunkari pertsonala idaztea.
Ariketak ebaztea.
Informazio osagarria bildu eta gauzatzea.
Auto azterketa testak.
|
3: Aretoek duten eragina
sumatutako soinuarengan
|
17 orduak
|
Dokumentuak irakurtzea.
Egunkari pertsonala idaztea.
Ariketak ebaztea.
Informazio osagarria bildu eta gauzatzea.
Auto azterketa testak.
|
4: Zarataren kontrola eta
isolamendua
|
17 orduak
|
Dokumentuak irakurtzea.
Egunkari pertsonala idaztea.
Ariketak ebaztea.
Informazio osagarria bildu eta gauzatzea.
Auto azterketa testak.
|
5: Zaratak duen efektua
pertsonengan
|
17 orduak
|
Dokumentuak irakurtzea.
Egunkari pertsonala idaztea.
Ariketak ebaztea.
Informazio osagarria bildu eta gauzatzea.
Auto azterketa testak.
|