General
Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License.
Informazio lokuzioa
Egileak:
- Agirreazkuenaga Onaindia, Irati
- Marauri Castillo, Iñigo
- Mendiguren Galdospin, Terese
UPV/EHU
Ikastaroaren aurkezpen-bideoa:
Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License.
Informazio lokuzioaEgileak:
UPV/EHU |
Ikastaroaren aurkezpen-bideoa:
Sei gai jorratuko ditugu. Lehenengoan, beldur eszenikoari buruz arituko gara. Benetako arriskurik ez duen egoera baten aurrean sentitzen dugun berdur, ikara edo urduritasun hori zertan datzan eta zelan gainditu azaltzen du gai honek. Bigarrenean fonetikara egingo dugu hurbilketa, soinuen artikulazioa ezagutzea garrantzitsua baita ahoskera on baten izaera ulertzeko. Hirugarrenean ahotsaren ekoizpenari errepasoa egiten diogu. Gure barrunbeak arakatzeak lagunduko gaitu ere ahotsari eragiten dioten zenbait faktore ulertzen, adibidez, arnasketaren garrantzia. Laugarren gaian ahotsa hezitu daitekeela azaltzen da. Bosgarrenean ahotsaren ezaugarriak jorratzen dira: intentsitatea, iraupena, tonua eta tinbrea. Garrantzitsua da tonua eta intentsitatea bereiztea. Lehenengoa, adibidez, hertziotan neurtzen da eta gure ahots korden araberakoa da; intentsitatea, aldiz, dezibeliotan neurtzen da eta arnasketari lotuta dago, airea botatzerakoan egiten dugun indarrak eragiten duelako batez ere. Azkenengo gaian Prosodia eta elemetu prosodikoak aztertzen dira. Azkenengo gai hau garrantzitsua da lokuzio erakargarri eta egoki bat lortzeko.