Orokorra
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Fluidoen Mekanika
Egileak:
- Alberro Eguilegor, Gorka
- Aramburu Ayerbe, Ioseba
- Esnaola Aldanondo, Ganix
- Garmendia Antin, Maddi
- Goikoetxea Miranda, Estibalitz
UPV/EHU
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Fluidoen MekanikaEgileak:
UPV/EHU |
1. Blokea: Propietateak
Bloke honetan ikasgaiaren lehen bi gaiak izango dira. Lehen gaiean batxillerreko fisikako ikasgaian landutako kontzeptuak garatuko dira, eta batez ere unitateak eta dimentsioak. Bigarren gaia aldiz, ikasgaiaren lehen kontzepotu berriak izango direnak garatzen ditu.
2. Blokea: Estatika
Bloke honetan bi gai aztertzen dira. Izenburuak dioen bezala, fluidoak geldirik daudela egiten den azterketa da. Geldirik dagoen fluido batean presioa nola aldatzen den adierazpena landuko da, hau da, hidrostatikaren funtsezko ekuazioa.
3. Blokea: Indarrak
Bloke honetan fluido estatiko batek solido batengan eragiten duen indarra kalkulatuko da, eta bestetik, bultzadaren azterketa txiki bat egingo da.
4. Blokea: Bernoulliren aplikazioak
Bloke honetan fluidoa eta bere higiduraren azterketa bat egingo da, hau da, fluxuarena. Fludoen dinamikaren ekuazioa, Jarraitutasunaren printzipoa eta Energiaren kontserbazioaren printzipioak aztertuko dira. Azken hau, Bernoulliren ekuazioa bezala ezaguna dena, gehiago landuko da aplikazio desberdinen bitartez.
5. Blokea: Higidura-Kantitatearen Teorema
Bloke honetan Higidura Kantitatearen Teorema (HKT) aztertuko da, eta aurreko blokean bezala, hobeto ulertzeko, teoremaren zenbait aplikazio aztertuko dira.
6. Blokea: Dimentsio Analisia
Bloke hau, dimentsio analisia eta ereduen teoria lantzeko erabiliko da. Gero eta ohikoagoa da dimentsio analisia lan erraminta bezala erabiltzea ikerkuntzan. Ikasgaiaren ildoan, ereduen teoria oso inportantea da, esperimentazioaren bitartez, errealidadean gertatzen diren fenomenoak hobeto ulertzeko.
7. Blokea: Karga galerak
Bloke honek Energiaren Kontserbazioaren Printzipioa aplikatzean hain garrantzitsuak diren energia galeren kalkuloa du oinarri nagusitzat.
8. Blokea: Ariete kolpea eta Kanalak
Bloke honetan, ikasgaiaren azkenengo bi gaiak landuko dira. Batetik, oso arriskutsua bilakatu daitekeen fenomeno baten azterketa, Ariete kolpea eta bestetik, presiorik gabe fluxua garraiatzen duten konduktuen azterketa, hau da, Kanalak.
Ikasgai hau osatzeko, interesgarriak izan litezkeen mundu mailako hiru kurtso desberdinen estekak gehitu nahi ditugu hemen: