Orokorra
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Irratiaren historia eta egitura Euskal Herrian eta espainiar Estatuan [2013,05] [Eus]
Egilea:
- Gutierrez Paz, Miren Arantza
UPV/EHU
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Irratiaren historia eta egitura Euskal Herrian eta espainiar Estatuan [2013,05] [Eus]Egilea:
UPV/EHU |
Euskal Irratien historiari buruzko eskema (laburpena).
Euskal Irratigintzaren Historia (liburua)
2. Estatuko Kate komertzialak
- RNE
- Radio1
- Radio Clásica
- Radio3
- Radio4 (Catalunyan bakarrik)
- Radio5 Todonoticias
- Irrati autonomikoak
- EITB
- Euskadi Irratia
- Radio Euskadi
- Gaztea
- EITB Musika
- RTVV
- Ràdio Nou
- Si Ràdio
- CCRTV
- Catalunya Ràdio
- iCat FM
- Catalunya Informaciò
- Catalunya Musica
- RPA (Radio Principado de Asturias)
- Radio Galega
- Radio Galega
- Radio Galega Musica
- Son Galicia
- RTVA
- Canal Sur Radio
- Radio Andalucia Información
- Canal Fiesta Radio
- Aragón Radio
- IB3
- IB3 Ràdio
- IB Musica
- Canarias Radio
- Radio Castilla La Mancha
- RTVCYL
- CyL Radio
- CyL FM
- Onda Regional de Murcia
- Onda Madrid
- Canal Extremadura Radio
- Udal Irratiak: 1991ko legeak ahalbideratzen zuen espainiar Estatuko udal guztiek irrati bana (gehiago hiriburu handien kasuetan) izan dezaten. Irrati horiek FMko 107-107,9 MHz.ko bandan koka daitezke legean esaten diren salbuespen kasuetan izan ezik.
3. Hirugarren sektoreko irratiak
- Unión Radio-Prisa:
- Vocento-Correo:
- Onda Cero:
- COPE-Cadena 100
- Elite FM
- Kiss FM
- Radio Intereconomía
- Radio María
- Radio Marca
- RTV Amistad
- RKM Radio
- SomosRadio
- esRadio
- Unik FM
- Bit FM
- Onda Melodia
- Enjoy FM
- Radio Tropical
3.4.1. Irrati Publikoak (administrazio batek kudeaturikoak, zuzenki zein zeharka)
3.4.2. Irrati komertzialak
3.4.3.1 Irrati komunitarioak eta askeak3.4.4.Eskola-irratiak
Irrati askeak, komunitarioak, sozialak, elkartekoak, alternatibak... badira errealitate berdina izendatzeko antzeko kontzeptuak, nahiz eta ñabardura batzuk ezberdintzen edo bereizten dituzten:
· Irrati askearen kontzeptua Hirurogeiko hamarkadan Europan sortu zen komukikazio-mugimenduari dagokio; irrati "askeek" uhinen okupazio askea aldarrikatzen zuten, eta ez zuten estatuek egiten zuren esparru irrati-elektronikoaren banaketa onartzen ezta emititzeko lizentzia administratiborik behar zenik ere... Legalitate horri uko egiteak baimen administratibo edo lizentzia baten lehiatik at kokatu ditu irrati askeak. Hala ere, jarrera zabaldu dute zenbaitetan eta prest agertu dira administrazioak eskainitako tartearen barruan emititzeko (libreki bada ere)
· Irrati komunitarioaren kontzeptua ez da askearena bezain mudatzailea, eta sortu den komunitatean erroturiko eta horren zerbitzura dagoen edozein irratia izendatzeko baliagarria litzatete, jabegoa edo kudeaketa-mota kontuan hartu barik.
AMARC–Asociación Mundial de Radios Comunitarias— delakoaren esanetan honakoa da irrati komunitarioa “radio comunitaria radio rural, radio cooperativa, radio participativa, radio libre, alternativa, popular, educativa. (...)Algunas son musicales, otras militantes y otras musicales y militantes. Algunas estaciones pertenecen a organizaciones sin ánimo de lucro o a cooperativas cuyos miembros constituyen su propia audiencia. Otras pertenecen a estudiantes, universidades, municipalidades, iglesias o sindicatos. Hay estaciones de radio financiadas por donaciones provenientes de su audiencia, por organismos de desarrollointernacional, por medio de la publicidad y por parte de los gobiernos''.Unión de Radios Comunitarias de Madrid delakoak irrati sozialak deitzen ditu: “todas aquellas radios sin ánimo de lucro y que son independiente de cualquier institución o entidad económica, política o religiosa”.· Irrati asoziatiboak, berriz, jendarte-eragileek edo elkarteek bultzaturiko irratiak dira, baina ez dute beti figura juridiko bera agertzen, eta batzuetan udal irrati, pribatu, komertzial edo kultur irrati moduan sailkatzen dira; horiengandik bereizten dira, ordea, bertan lan egiten duten langile gehienak boluntarioak (soldata gabeko militanteak) direlako, edozein aginte politiko, ekonomiko edo/eta erlijiosotik independenteak direlako eta haien finantzabide nagusia elkartekideen edo herritarren aportazioak direlako (kuotaren bidez edo jaialdien, txoznen edo beste baliabideen bitartez).
Irrati komunitarioak eta askeak (taula)
Euskal Irrati askeak (1979-2004)
Euskal Herriko irrati aske, komunitario eta asoziatiboak Interneten (artikulua, 2009)
Irrati askeak eta asoziatiboak (artikulua, 2008)
3.4.4.2. A Kategoriako irratiak (Ipar Euskal Herrian):
(Conseil de l'Audiovisuel) CSAk bost kategoriatan edo mailatan banatzen ditu irrati pribatuak: A kategorian tokiko elkarteen irratiak sartzen dira; B kategoriaren barruan tokiko edo herrialdeko irrati-zerbitzu independenteak kokatzen dira, hau da, identifikaturiko programa estatal baten barruan ez daudenak; C kategoria estatuan hedatzeko asmoa duen programa tematikoa eskaintzen duten tokiko edota herrialdeko irrati zerbitzuei dagokie; D kategorian, berriz, estatu-mailako irrati-zerbitzu tematikoak sartzen dira, eta, azkenik, E kategorian, estatuari dagozkion irrati-zerbitzu orokorrak.
Euskal irratiak A kategoriaren barruan sartuta daude, tokiko irratiak, elkarte-irratiak, emisora kulturalak edota eskolakoak sartzen diren multzoan, alegia. Beraz, 1986ko irailaren 30eko legearen arabera, irrati-adierazpenerako sostengu-fondoetatik (FSERtik6) diru-laguntzak jasotzen dituzte eta, horregatik, publizitate-kopuru mugatua dute; hain zuzen ere, iragarkiek edukien %20 baino tarte txikiagoa hartu behar dute. Horrez gain, tokiko interesei erantzuten dien programazioak lau orduz iraun behar du gutxienez, eta 6:00etatik 22:00etara bitarteko ordutegian kokatu. Gainerako denboran, kanpotiko programazioaz bete dezakete ordutegia, baina horren hornitzailea A kategoriakoa denean soilik aipa daiteke, zerbitzua doan denean, edota erakunde ez-gubernamentalek edo elkarteek kudeatzen dutenean. Era berean, A kategoriako beste irratiekin batera egindako irratsaioak eskaini ahal dituzte emisora horiek.
- Radio Bonne Humeur
- Euskal Irratiak
- Antxeta Irratia
- Gure Irratia
- Irulegiko Irratia
- Xiberuako Botza
Ikastetxe edo hezkuntza-zentru batek kudeaturiko irratiak dira; oso hedadura-eremu txikiagoak, helbide pedagogikoa izan ohi dute. Euskal Herrian asko dira irrati bat kudeatzen duten ikastetxe eta ikastolak, bai uhinetan bai Interneten.
RNE, Radio France Bleu, Radio Inter, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, SER, COPE, Onda Cero, Punto Radio, Radio Intereconomia, esRadio, RTL, Europe1, Sud Radio, Onda Vasca-Herri Irratia, Radio Nervión, Radio Gorbea, Radio 7, Info 7, Arrate Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaia Irratia, Bidebieta Irratia, Bilboko Herri Irratia- Radio Popular de Bilbao, Segura Irratia, Radio Donosti, Euskalerria Irratia, Xorroxin Irratia,
Irratien sailkapena tema, tokikotasun eta hizkuntzaren arabera
3.5.2.1. Irrati musikalak
3.5.2.1.1 Irrati-formula musikalak,Top 40 bezalako eredua: Gaztea, Le Mouv, 40 Principales, Europa FM, Kiss FM, RTL2, Virgin Radio, NRJ
3.5.2.1.2. Musika Klasikoari buruzko irratiak: Radio Clasica, France Musique
3.5.2.1.3. Helduentzako irrati-formula musikalak: Cadena Dial, M80, Onda Melodía, Cherie FM
3.5.2.1.4. Irrati latinoak: Radio Tropical, Radio Salsabastián, Radio Candela, Radio Caribe
3.5.2.1.5. Dance, Rock, eta bestelako erritmoak...: Maxima FM, Rock FM, Elite FM, Somos Radio, Bit FM, Unik FM, Enjoy FM, Fun Radio, SkyRock, La Mega, Ttan TTakun, La Explosiva FM, Espiral FM, Radio Bahía, Planet Radio
3.5.2.2. Informazio-formula: Radio 5 Todonoticias, France Info
3.5.2.3. Irrati erlijiosoak:
3.5.3.1. Katolikoak: Radio Maria, Radio Bonne Nouvelle
3.5.3.2. Beste erlijio kristauak: Lapurdi Irratia, RTV Amistad, RKM Radio
3.5.2.4. Kirol irratiak: Radio Marca, RMC
3.5.2.5. Kulturari buruzko irratiak: Radio 3, France Culture, EITB Musika,
3.5.2.6. Hirugarren adeinekoentzako irratia: Radio Generación
3.5.2.7. Eskola Irratiak: Lasalle Irratia, Beurko Irratia, Amara Berri Irratia...
2006ko irailaren 1ean Madrilgo Gobernuak agindu zuen Maiztasun Modulatukoirratihedapeneko plangintza estatal berria ezartzen duen dekretua (2006-09-18 BOE). Horren arabera, Hego Euskal Herriari 76 maiztasun berri dagozkie, horietako erdia baino gehiago, 42, Nafarroako Foru Erkidegoari eta beste 34 Euskal Autonomi Erkidegoari.
Maiztasun horiek honela banatzen dira herriz herri:
Erkidegoa |
Udalerria |
Maiztasun kopurua |
Nafarroa |
Altsasu |
3 |
Nafarroa |
Ameskoa |
4 |
Nafarroa |
Baztan |
3 |
Nafarroa |
Burguete |
4 |
Nafarroa |
Lizarra |
2 |
Nafarroa |
Izaba |
3 |
Nafarroa |
Leitza |
3 |
Nafarroa |
Otxagabia |
4 |
Nafarroa |
Iruñea |
2 |
Nafarroa |
Peralta |
3 |
Nafarroa |
Sangotza |
3 |
Nafarroa |
Tafalla |
3 |
Nafarroa |
Tutera |
1 |
Nafarroa |
Bera |
4 |
EAE |
Bilbao |
6 |
EAE |
Durango |
1 |
EAE |
Durangaldea |
1 |
EAE |
Gernika |
1 |
EAE |
Getxo |
3 |
EAE |
Lekeitio |
1 |
EAE |
Azkoitia |
1 |
EAE |
Beasain |
3 |
EAE |
Legazpi |
2 |
EAE |
Donostia |
5 |
EAE |
Gasteiz |
10 |
Plangintza horretan oinarrituta, bi autonomi erkidegoko gobernuek lizentzia berriak emango dituztela pentsa dezakegu. Ikusten dugunez, EAEn oso maiztasun gutxi daude banatzeko, diala oso satutaturik baitago; Nafarroaren kasuan, banatzeko pastel zatiak gehiago dira, baina enztuleriak, berriz, murritzagoak eta, ondorioz, ez da hain aukera interesgarria merkatal kateentzat, horien helburu komertziala baita, eta hori lortzeko entzuleriak behar dituzte.
Telebistaren kasuan, Madrilgo Gobernuak TDT edo telebista digitalaren aldeko apostua egin duen arren, 2006ko FMren plangintzak agerian uzten du irrati digitalaren porrota. 1999an PPko gobernuak irrati digitalaren plana argitaratu zuen eta hurrengo urtean lizentziak banatu zituen. Banaketa horietan PPtik hurbil egondako enpresek lortu zituzten kontzesioak (lehenengo batean kontzesiorik lortu ez zuten bi enpresek aurreikusita ez zegoen bigarren deialdi batean lortu zituzten baimenak: Correo eta Godó taldeek, alegia). Horiek estatu-mailan dauden multiplex-etan emititzekoak ziren. Hurrengo txanda Autonomi Erkidegoeri zegokien: multiplex autonomikoetan emititu ahal izateko dialaren banaketa eta lizentziak lortzeko deialdi publikoa egiteko. Euskal Autonomi Erkidegoan ez da halako urratsik eman, eta Catalunyan soilik garatu da irrati-digitalaren prozesua, hala eta guztiz ere esan beharra dago komunitate horretan ere ezin dugula irratiaren emanaldiaren digitalizazioaz. 2005Ean, beraz, askok pentsatzen zuten DAB edo irrati digitalaren hedapena geldirik zegoen. Horren ondorioz, irrati komertzialen elkarteak FMko dialean ordena jarri behar zelakoan presionatzen hasi zen.
2006an, berriz, eta irrati komertzialen eskakizunei kasu eginez, dialean dagoen kaosari ordena jartzea erabaki zuen eta Maiztasun Modulatuko plangintza berria egin zuen, zeinetan dialeko banaketa antolatzeaz gain, okupaturik gabe dauden maiztasunak ezartzen dira. Esan bezala, horietako 76 dagz¡ozkio Hego Euskal Herriko irrati-esparruari. Orain Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuei dagokie horretan oinarrituta, lizentzia berrien prozesua irekitzea.
Aurreko banaketetan euskararen presentzia arautzen ez zen arren, 1994ko udal irratien legean eta TDT-ren legean, berriz, euskararen inguruko gutxieneko eskakizunak sartzen ziren eta, beraz, oraingo honetan hizkuntzaren presentzia bermatuko delako esperantza dute euskalgintza alorreko talde batzuek.
Era berean, lege berri horretan, hurbileko irratien edo hirugarren sektorekoen emanaldiak bermatuko direla espero dute hainbatek. Dena den, Catalunyako aurrekariak ez du baikorrak izatera bultzatzen, erkidego horretako legean irrati horien emititzeko eskubidea onartzen bada ere, eskubide hori ez da garatzen, eta gainerako irratien baldintza beretan lehiatzera behartzen zaie, horrek, praktikan, bidea ixten die egunez egun bizirik iratea helburu nagusi duten hainbat irratiri.