Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketaren prozeduraren ulermena egokia izan dadin eta funts dokumentala izan dezan indarrean dagoen Europar Erkidegoko, Estatuko eta Euskal Autonomi Erkidegoko legeria ezagutu behar da. Hau dela eta, atal honetan aipatutako legeria aurkezten da azaldutako gaien ulermen sakonagoa lortzen lagunduko duelakoan.