Informazioaren Kudeaketa eta Antolaketarako Tresnak, [2012/05] [eus]
Egileak:
Urcola Carrera, Leire
Eguía Peña, Begoña
Aldaz Odriozola, Leire
UPV/EHU
IKASGAIAREN HELBURUAK ETA GAITASUNAK:
Ikasleari datuak eta informazioa antolatzen erakustea, egungo enpresa ingurunean erabili dezan.
Datu base erlazionalen diseinu, sorketa eta galdeketaren inguruko ezagupenak jasotzea.
Metodo ezberdinak erabiliz datuak bilatu, antolatu eta galdekatzeko oinarrizko aplikazio informatikoak erabiltzea, enpresa arazoak ebazteko batez ere kalkulu orri bidezko datu tratamendua eta datu baseak proposatuz.
Frekuentzia, bariantza, kurtosia, erregresio lineala, etab. bezalako teknika estatistikoak aztertzea.
Informazioa eta ezagupena bilatu, hedatu, eta bere euskarri izateko, zein enpresen arteko kolaboraziorako, Internet eta sare telematikoei erlazionaturiko tresna eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzen ikastea.
Web 2.0 kontzeptuan oinarritutako zerbitzu eta tresnek enpresa ingurunean duten erabilgarritasuna aztertzea.