Atalaren laburpena

  •  

    • UNITATE DIDAKTIKOA 1: ATMOSFERA-ZIENTZIEN OINARRI KIMIKOAK

    • Unitate honetan, kurtsoa hasteko beharrezkoak diren terminologia eta oinarrizko kontzeptuak lantzen dira. 1. gaian erradiazio elektromagnetikoak eragindako prozesu atmosferikoak azaltzen dira, eta honako kontzeptu hauek lantzen dira: errendimendu kuantikoak, fotolisi-abiaduraren koefizienteak eta egoera fotoegonkorrak. 2. gaian ozono atmosferikoa aztertzen da, bai troposferan, bai estratosferan.

    • 1. GAIA: FOTOKIMIKA

    • 2. GAIA: OZONO ATMOSFERIKOA

    • UNITATE DIDAKTIKOA 2: ATMOSFERAREN KIMIKA GAS-FASEAN

    • Unitate honetan, kimika atmosferikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak (3. gaia) eta troposferan gertatzen diren prozesu nagusiak jorratzen dira (4. gaia). 3. gaian espezie desberdinen iturriak eta zuloak azaltzen dira, karbono monoxidoaren oinarrizko kimika eta troposferako metanoa. 4. gaian ozonoak eta beste oxidatzaile fotokimiko batzuk eragindako kutsadura, sufre dioxidoaren gas-faseko oxidazio homogeneoa eta atmosferako konposatu organiko lurrunkorren transformazioak aztertzen dira.

    • 3. GAIA: OINARRIZKO KIMIKA ATMOSFERIKOA

    • 4. GAIA: TROPOSFERAKO PROZESU NAGUSIAK

    • UNITATE DIDAKTIKOA 3: ATMOSFERAREN KIMIKA HETEROGENEOA

    • Gai bakarra duen unitate honek honako hauek jorratzen ditu: troposferako prozesu heterogeneoak, gasen disoluzioa ur-tanta esekietan, aerosolak eratzeko eta eraldatzeko jatorria eta mekanismoak, eta atmosferako gasen eta aerosolen deposizio- eta eliminazio- prozesuak.

    • 5. GAIA: ERREAKZIO HETEROGENEOAK ETA DEPOSIZIOA