Aldagai erreal bat eta anitzeko funtzio errealen analisi matematikoa
JOSÉ IGNACIO BARRAGUÉS, PEDRO NIETO, IERA ARRIETA, JUNCAL MANTEROLA, ARANTXA ZATARAIN, CRISTINA ALCALDE
Departamentua: Matematika Aplikatua. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
Irakasgaiaren aurkezpena
Irakasgai hau prestatu dugun irakasleon nahia ikasleen konpetentzia matematikoaren garapenean laguntzea da, problemen ebazpenen bidez. Helburua ikasleek, Zientzian eta Ingeniaritzan planteatzen diren problemak ebatzi ahal izateko, Analisi Matematikoaren kontzeptuetan eta prozeduretan oinarritutako eredu matematikoen eraikuntzan gaitasunak lortzea da.
Irakasgai honetan aldagai erreal bakarreko eta anitzeko funtzio errealen Analisi Matematikoaren kontzeptuak eta prozedurak aztertzen dira, baita ekuazio diferentzial arruntak (EDA), Laplace-en Transformatua eta Fourier-en analisira sarrera bat ere.
Ikasleen eskura dauden lanerako materialak ondorengoak dira:
Gai guztien garapen teorikoa, adibideekin eta ariketa ebatziekin
Ariketen bilduma
Ordenagailua erabiliz egin beharreko jardueren programa
Ikasteko lagungarriak izan daitezkeen beste materialen erreferentziak