Atalaren laburpena

  •  

    • Jarraian aurkezten diren materialak funtsezkoak dira hezkuntza formalean (hezkuntza-sistema) zein ez-formalean (enpresa, erakundeak, zerbitzuak) lan egiten duten prestatzaileei zuzendutako prestakuntza-proposamenak diseinatzeko. Material horien helburuak honako hauek dira:

      • Prestakuntza-ereduak eta horiek praktikan dituzten inplikazioak erakustea.
      • Prestakuntza planifikatzean testuinguruan kontuan hartu behar diren aldagaiak azaltzea.
      • Prestakuntza-beharrak zer diren eta nola detektatzen diren jakitea.
      • Prestakuntza-diseinuetan esku hartzen duten curriculum-elementuak deskribatzea.
      • Prestakuntza-proposamen baten balorazio arrazoitua egitean jarraitu beharreko urratsak azaltzea.
    • 1. gaiak erakutsi nahi du zeintzuk diren prestakuntza-eredu hedatuenak (teknikoa, praktikoa eta sozio-kritikoa) eta horietako bakoitzak praktikan dituen inplikazioak.

    • 2. gaiak testuinguruaren aldagaiek prestakuntza planifikatzeko orduan duten garrantzia erakutsi nahi du. Era berean, prestakuntza-beharrak, beharrizan motak eta nola eta zerekin detektatzen diren azaltzen da.

    • 3. gaiak prestakuntza-diseinuetan esku hartzen duten curriculum-elementuak deskribatu nahi ditu: prestakuntzaren helburuak, prestatzaileetan garatu beharreko gaitasunak, ikaskuntza-edukiak, metodologia, ebaluazioa, baliabideak…

    • 4. gaiak prestatzaileentzako prestakuntza-proposamen baten balorazio arrazoitua egitean jarraitu beharreko urratsak azaldu nahi ditu. Landu beharreko atalak agertzen dira, baita arreta jarri beharreko alderdi formalak ere.