Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Irakasleak

ManuelBenito.jpgManuel Benitok Euskal Herriko Unibertsitateko Matematiketako lizentzia lortu zuen 1976an; Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Psikologiako lizentzia, 1984an; eta Euskal Herriko Unibertsitateko doktoretza, 1993an. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen Saileko irakasle laguntzailea da. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Campus Birtualeko zuzendari laguntzailea ere bada. Batez ere, irakasleak IKTen erabileran prestatzeko metodologia, ikerketarako metodologia, hezkuntza-ebaluazioa eta ikasgeletan egindako ebaluazioa ditu aztergai.
e-posta: manuel.benito@ehu.es

 

JesusRomo.jpgJesus Romok Industria Ingeniaritzako titulua lortu zuen 1986an; eta Ingeniaritzako Doktoretza, 1996an. Euskal Herriko Unibertsitateko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko irakasle laguntzailea da. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Campus Birtualeko zuzendaria ere bada. Honako hauexek ditu aztergai: Ikaskuntzarako Ingurune Birtualen (IIBen) zabalkundea funtzionaltasunaren mashupen (web aplikazio hibridoen) bitartez eta ikaskuntza-objektuen berrerabilpenaren hobekuntza.
e-posta: jesus.romo@ehu.es

 

OskarCasquero.jpgOskar Casquerok Euskal Herriko Unibertsitateko Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua lortu zuen 2003. urtean. Euskal Herriko Unibertsitateko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko irakasle laguntzailea da. Lehenago, unibertsitate bererako IIB (Ikaskuntzarako Ingurune Birtuala) diseinatu eta garatu egin du sistemen analista moduan. Doktoretza egiten ari da Ikaskuntzarako Banan-banako Inguruneetan (IBIetan).
web orria: http://ekasifiles.ehu.es/web/oskarcasquero/web
e-posta: oskar.casquero@ehu.es

 

JavierPortillo.jpgJavier Portillok Euskal Herriko Unibertsitateko Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua lortu zuen 1997an; eta Ingeniaritzako Doktoretza, 2004an. Euskal Herriko Unibertsitateko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko irakasle laguntzailea da. Bere doktoretzako tesirako, Unean Bertako Kontrol Sistema Banatuak ikertu bazituen ere, gaur egun IBIak (Ikaskuntzarako Banan-banako Inguruneak) eta ikaskuntza-baliabideetarako autore-tresnak ditu ikergai.
web orria: http://www.ehu.es/javier.portillo
e-posta: javier.portillo@ehu.es