Cambiar a contenido.
Secciones
Herramientas Personales

8. ariketa: sare sozialak I

8. ariketa:sare sozialak I

Zertarako

Sare Soziala kontzeptuak esan nahi du pertsona multzo batek (taldeak) gehiago egin dezakeela sare edo talde koordinatu batean aritzen direnean banaka arituta baino; hori ikusten da izan ditzakeen abantailetan, hala nola, produktibitate handiagoa (emaitza hobea da banakako ekarpenak batuta lortzen dena baino), harremanak hobetzen dira (afiliazio soziala)...

Garrantzitsua da, hortaz, argi edukitzea Sare Sozial bat zer den, zein ezaugarri dituen, har ditzakeen formak... Gai honetan proposatzen diren ariketen helburua da laguntzea Sare Soziala denaren eta dituen inplikazioen gaineko ezagutza eraikitzen. Azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela ideia horiek taldean eraiki behar direla eta taldea berak balio behar duela proposatutako gaiari buruz egin beharreko hausnarketa kritikoa bideratzeko.

Zer egin behar da

Ariketa azpi-atazetan banatuta dago:

1. Azpi-ataza

Talde bakoitzak gai honetako irakasgaiak irakurri beharko ditu eta PPT formatuan aurkezpen bat egin (Power point edo antzeko besteren bat (*)). Ez ditu 6 slide baino gehiago izango eta alderdi hauek azalduko dira: zer da sare sozial bat, ezaugarriak, erabileraren inplikazioak eta abantaila eta desabantailak.  Aurkezpenaren lehen orrian, aurkezpena egin duten taldekideen izenak egongo dira. Ataza honetan hau egin behar da:

  • Dokumentazioaren irakurketa gogoetatsua eta pertsonalizatua barne.
  • Gainerako taldekideekin harremanetan egotea, aurkezpenean zer sartuko den, nola egingo den? erabakitzeko.
  • Lanak behar du taldekideen arteko adostasun maila handia izatea. Aurkezpena Power Point batekin edo web 2.0eko tresnekin egin daiteke; esaterako zoho; orri honetan mota horretako aplikazio asko dituzue.

2. Azpi-ataza

Aurkezpena Slideshare-ra igoko da (http://www.slideshare.net/) eta izenburu gisa Sare sozialak-SSXX (XX taldearen zenbakiari erreferentzia egiten dio).

Aurkezpenak etiketatuko dira aipatutako gunera igotako unean. Prozesua burutu ostean, mezu bat bidaliko zaio xxxx@ccccc irakasleari gai honekin: Slideshare SSXX burutua (XX talde zenb.)

3. Azpi-ataza

Talde bakoitzak 4 egun izango ditu entregatze epea amaitu ondoren http://www.slideshare.net/ gunea bisitatu, beste taldeen aurkezpenak ikusteko eta bertan ohar bat idazteko eta izenean taldearena agertuko da (SSXX). Horretarako, kideetako bat behintzat logeatuko da (altan ematea) aipatutako lekuan taldearen izenarekin, oharra jasota gera dadin.

 Aurkezpen bakoitzean sartzeko iruzkinean agertuko da:

  • Aurkezpenaren balorazioa positiboa edo negatiboa
  • Balorazio hori emateko bi arrazoi
  • http://www.slideshare.net/ ez diren beste gune batzuk iradokitzea. Horietan ere sare sozialei buruzko aurkezpen onak aurki daitezke (berdin dio formatua).

Proposatutako atazen ezaugarriak

Taldekoa eta banakakoa.

Derrigorrezkoa (1. eta 2. azpi-atazak) eta aukerakoa (3. azpi-ataza) Ataza burutzeko gehienez kalkulatutako denbora (irakurgaiak, talde koordinazioa, dokumentua idaztea, etab. barne): 25 ordu

[ itzuli]