1 / 10
Markatu, JFET-ei buruzko adierazpen hauen artean, faltsua(k) d(ir)ena(k):
(Gutxienez erantzun bat aukeratu)
- Atea pn juntura bat da eta zuzenean polarizatzen saiatuko gara, irteerako korronte handiagoak lortzeko
- Oinarriaren kontaktu metalikoa S iturrira konektatzen da beti
- Silizio-oxidoak IG=0 behartzen du
Esan, esaldi hauetarik, zeintzuk diren zuzenak. Ateko korronte jarraitua:
- Ia nulua izaten bada ere, handiagoa izaten da JFETetan MOSFETetan baino
- Nulua da FET guztietan
- Handiagoa da VDS igotzen denean
P pasabideko ugaltze (metaketazko) MOSFETei buruzko adierazpen hauetako bat FALTSUA da. Zein?
- Pasabidetik mugitzen diren eramaileak, nagusiki, hutsuneak dira.
- VGS = 0 denean, badago pasabidea
- Eroapena egoteko, VGS < VT
N pasabideko ugaltze (metaketazko) MOSFETei buruzko adierazpen hauetako bat FALTSUA da. Zein?
- Oinarria p motakoa da
- Kanaletik eroapena egoteko, VGS > VT
- VGS = 0 denean, badago pasabidea
Asetasunean polarizatutako MOSFET baten luzera eraginkorra:
- VDS eta VGS tentsioen araberakoa da, baina pasabide luzeko gailuetan, gutxi gorabehera, bakarrik VGS-ren funtzioa da
- Bakarrik VDS–ren araberakoa da
- Konstantea da eta ez dago fabrikazio prozesuaren mende
FETen langune linealean:
- IG VGS tentsioarekiko proportzionala da
- IG VDS tentsioarekiko proportzionala da
- ID VDS tentsioarekiko proportzionala da
N pasabideko JFET eta urritze (hustuketazko) MOSFET transistoreen funtzionamenduak baliokideak al dira?
- Ez, inoiz ez
- Bakarrik VGS ≤ 0 betetzen bada
- Bai, betiere
JFET baten pasabidearen zabalera:
- Nulua da VGS = 0 denean
- Ateko tentsioaren bidez modula daiteke
- Tentsioen independentea da
FETak (FETek)
- Normalean BJTek baino sarrerako inpedantzia handiagoa izaten dute
- FET batean hutsuneek eta elektroiek berdintsu hartzen dute parte korrontea eroateko
- BJTak bezala,korronte baten bidez kontrolaturiko korronte iturri gisa erabil daitezke
N pasabideko urritze (husteketazko) MOSFETei buruzko adierazpen hauetako bat FALTSUA da. Zein?
- Kanaletik eroapena egoteko, VGS < VT
- VGS = 0 denean, badago pasabidea
- Oinarria p motakoa da