Mesedez, irakurri (diodoari buruzko) 10. ariketaren enuntziatua oso osorik ariketa egiten hasi baino lehen.
Zirkuitu honen helburua kargan (RLoad) Vzener tentsioa finkatzea da. Ondo funtzionatzen badu, beraz (eta hori da egingo dugun hipotesia), nola egongo da Zenerra:
On
Off
Hausturan
Eta hori horrela izango da (hau da, hipotesi hori ontzat emango dugu) baldin eta zirkuitua ebatzi ondoren, zenerretik pasatzen den korrontea honela irteten bada:
Positiboa
Negatiboa
Zero
Kasu honetan, diodo honetarako, zehazkiago, nolakoa izan behar du korronteak?:
Negatiboa eta –moduluan- 5 eta 40 mA artekoa
-40 mA baino negatiboagoa
0 eta -5 mA artekoa
A) eta B) ataletako zirkuitu baliokidea, beraz, honelakoa izango da (dena ondo badoa) :
Bai, Iz positiboarekin
Bai, Iz negatiboarekin
Ez
Baldintza hauetan (hau da, dena ondo badoa), zenbat dira R erresistentzian erortzen den tentsioa eta hura zeharkatzen duen korrontea:
Ezin da jakin
Rload erresistentziaren araberakoa
150 V eta 150/R, hurrenez hurren
Eta zenbat da, baldintza hauetan (hau da, dena ondo badoa) Zenerretik pasatzen den korrontea?
Iz = I(load)-I(iturria)
Ez dakigu
Positiboa
Eta zer bete behar da hau honela izateko?
Hirugarren galderakoa, -5 mA > Iz >-40 mA izatea
Ez dago betebeharrekorik, ez baitugu hipotesirik egin.
Lehenengo ataleko enuntziatuak dioenez, Rload infitua denean, funtzionatu behar du.
Bai, IL = 0 baldintza da.
Bai, IL maximo baldintza da
Enuntziatuak ez du horri buruz ezer esaten
Kasu berezi horretan (Rload=infinitu), zenbat da IZ-ren balio absolutua?
Hartuko duen txikiena, 150/R - 0
Hartuko duen handiena, 150/R - 0
Hartuko duen batezbestekoa, 150/R - 0
Pixka bat pentsatuz, funtzionamendua optimoa izateko, komeni zaigu, beraz,
150/R = 40 mA izatea (R = 3k75)
150/R= 5 mA izatea (R = 30 kiloohm)
150/R negatiboa izatea (R negatiboa)
Beste Rload bat jarrita (hau da, R load finitu bat jarrita)
Iz > -40 mA betetzen da, noski, eta bakarrik Iz < -5 mA egiaztatu behar
Iz > -5 mA irteten bazaigu, orduan egiten du kale zirkuituak