Adierazi ondorengo zeinetan aurkitzen den etmoide hezurra
- Aurreko garezur-hobian
- Erdiko garezur-hobian
- Atzeko garezur-hobian
- Garezur-gangan
- Esfenoide hezur atzean
Adierazi ondorengoetako zeinetan ez den etmoide hezurra aurkitzen
- Aurreko garezur-hobian
- Sudur-hobiaren sabaian
- Betzuloan
- Sudur-barrunbearen alboetako hormetan
- Turkiar jarlekuan
Etmoide hezurraren bahe itxurako xafak ondoren bi espazioak banatzen ditu elkarrengadik
- Aurreko garezur-hobia eta sudur-barrunbea
- Erdiko garezur-hobia eta betzuloa
- Aurreko garezur-hobia eta betzuloa
- Erdiko garezur-hobia eta sudur-barrunbea
- Betzuloa eta sudur-barrunbea
Etmoide hezurraren labirintoa ondorengoarekin harremanean dago
- Bekoki-sinuarekin
- Betzuloarekin
- Aurreko garezur-hobiarekin
- Esfenoide sinuarekin
- Erdiko garezur-hobiarekin
Adierazi ondorengoetatik zein ez dagoen etmoide hezurraren labirintoarekin harremanean
- Goiko sudur-meatua
- Erdiko sudur-meatua
- Bekoki-sinua
- Sudur-barrunbea oro har
- Betzuloa
Adierazi zein den, etmoide hezurrean, dura materraren lotune
- Gako itxurako irtengunea
- Xafla zutaren behe aldeko ertza
- Oilar-gangarra
- Bahe itxurako xaflaren periferiako ertza
- Sudur-maskorren ertz lokabeak
Adierazi etmoide hezurraren xafla zuta eta labirintoa elkartzen dituen osagaia
- Bahe itxurako xafla
- Xafla zuta
- Gako itxurako irtengunea
- Oilar-gangarra
- Erdiko maskorra
Aurreko etmoide-zuloa etmoide hezurraren eta ondorengoaren artean osatzen da
- Bekoki-hezurra
- Ahosabai-hezurra
- Masailezurra
- Esfenoide hezurra
- Malko-hezurra
Etmoide hezurra ez da ondorengoarekin elkartzen
- Loki-hezurrarekin
- Malko-hezurrarekin
- Esfenoide hezurrarekin
- Masailezurrarekin
- Ahosabai-hezurrarekin
Aurreko etmoide-zuloak harremanean ipintzen ditu ondorengo bi espazioak
- Betzuloa eta aurreko garezur-hobia
- Sudur-barrunbea eta aurreko garezur-hobia
- Sudur-barrunbea eta erdiko garezur-hobia
- Betzuloa eta erdiko garezur-hobia
- Sudur-barrunbea eta betzuloa
Adierazi esfenoide hezurraren osagaiak
- Gorputza, hegal nagusiak, hegal txikiak eta pterigoide irtenguneak
- Gorputza eta hegal nagusia eta ptergoide irtengune bana
- Turkiar jarlekua eta hegalak
- Gorputza eta pterigoide irtenguneak
- Pterigoide irtengunea, gorputza eta esfenoide sinua
Adierazi zein ez den turkiar jarlekuan aurkitzen
- Esfenoide hezurraren arantza
- Aurreko klinoide irtenguneak
- Jarlekuaren tuberkulua
- Kiasma aurreko ildoa
- Hipofisi-hobia
Adierazi zein osagai aurkitzen den kiasma aurreko ildoaren eskuin eta ezkerreko muturretan
- Ikusmen-kanala
- Jarlekuaren tuberkulua
- Atzeko klinoide irtenguneak
- Hipofisi-hobia
- Karotida-ildoa
Aukeratu zein den aldakorra
- Erdiko klinoide-irtenguneak
- Ikusmen-kanala
- Aurreko klinoide-irtenguneak
- Atzeko klinoide-irtenguneak
- Hipofisi-hobia
Esfenoide hezurra ez da ondorengora begira aurkitzen
- Atzeko garezur-hobira
- Loki azpiko hobira
- Betzulora
- Erdiko garezur-hobira
- Loki-eskualdera
Zein aukeratuko zenuke esfenoide hezurraren loki aldeko eta loki azpiko aurpegien mugatzat?
- Loki azpiko gangarra
- Zulo biribila
- Arantza
- Hegal txikien aurre aldeko ertz latza
- Gorputzaren albo aldeko hormak
Non aurki dezakegu pterigoide-kanala?
- Erdialdeko pterigoide-xafla esfenoide hezurraren gorputzarekin elkartzen den lekuan
- Alboko pterigoide-xafla esfenoide hezurraren gorputzarekin elkartzen den lekuan
- Erdialdeko pterigoide-xaflaren behe aldeko muturrean
- Pterigoide-hobian
- Pterigoide-muxarraduran
Non kokatuko zenuke vaginalis irtengunea?
- Erdialdeko pterigoide-xafla esfenoide hezurraren gorputzarekin elkartzen den lekuan
- Alboko pterigoide-xafla esfenoide hezurraren gorputzarekin elkartzen den lekuan
- Pterigoide-hobian
- Pterigoide-muxarraduran
- Esfenoide hezurraren garuneko aurpegian
Esfenoide hezurraren rostruma ondorengoarekin lotzen da
- Vomer hezurrarekin
- Etmoide hezurrarekin
- Bekoki-hezurrarekin
- Loki-hezurrarekin
- Ahosabai-hezurrarekin
Goiko betzulo-arteka ondorengoek mugatzen dute
- Esfenoide hezurraren hegal nagusi eta txikiek
- Esfenoide eta etmoide hezurrek
- Esfenoide hezurrak eta bekoki-hezurrak
- Esfenoide hezurrak eta sudur-hezurrak
- Esfenoide hezurrak eta masailezurrak
Ondorengoak loki-hezurraren osagai nagusiak dira
- Ezkata, tinpano-hezurra eta harri itxurako zatia
- Mastoide irtengunea, tinpano-hezurra eta harri itxurako zatia
- Estiloide irtengunea, tinpano-hezurra eta harri itxurako zatia
- Mastoide irtengunea, harri itxurako zatia eta ezkata
- Mastoide irtengunea, harri itxurako zatia eta estiloide irtengunea
Adierazi baraila-hobiaren kokapena
- Masailalbo-irtengunearen erroaren behe aldeko aurpegia
- Mastoide irtengunearen behe aldeko aurpegia
- Masailalbo-irtengunearen erroaren goi aldeko aurpegia
- Harri itxurako zatiaren erpina
- Estiloide eta mastoide irtenguneen arteko bitartea
Adierazi aurpegi-kanalaren irtenbidea
- Estiloide-mastoideetako zuloa
- Karotida-kanala
- Harri itxurako nerbio nagusiaren kanalaren hiatoa
- Harri itxurako nerbio txikiaren kanalaren hiatoa
- Jugular-zuloa
Adierazi aurpegi-kanalaren irtenbidea
- Barruko etzumen-meatua
- Kapoko etzumen-meatua
- Jugular-zuloa
- Harri itxurako nerbio txikiaren kanalaren hiatoa
- Mastoide-zuloa
Adierazi zeinekin ez duen gertuko harremana tinpano-barrunbeak
- Esfenoide-sinuarekin
- Mastoide-gelatxoekin
- Hezurrezko labirintoarekin
- Kanpoko entzumen-kanalarekin
- Entzumen-tutuarekin
Tinpano-hezurrean ondorengoak bereiz daitezke
- Tinpano-eraztuna eta estiloide irtengunearen zorroa
- Tinpano-barrunbea eta tinpano-mintza
- Tinpano-barrunbea eta aurpegi-kanala
- Tinpano-eraztuna eta tinpano-mintza
- Tinpano-muxarradura eta tinpano-eraztuna
Baraila-hobi aurre-aurrean kokatzen da
- Giltza-tuberkulua
- Kanpoko entzumen-meatua
- Barruko entzumen-meatua
- Masailalbo-irtengunearen muturra
- Estiloide-mastoideetako zuloa
Adierazi zein ez den loki-hezurraren behe aldeko aurpegian kokatzen
- Arku itxurako goragunea
- Mastoide-muxarradura
- Mastoide irtengunea
- Garondo-arteriaren ildoa
- Estiloide-mastoideetako zuloa
Adierazi zuzena karotida-kanalaren inguruan
- Garezur kanpotik gorantz sartzen da harri itxurako hezurrean eta hezur barruan aurrerantz okertzen da zulo urraturaino
- Garezur kanpotik aurrerantz sartzen da harri itxurako hezurrean eta hezur barruan zuzen iristen da zulo urraturaino
- Garezur kanpotik gorantz sartzen da harri itxurako hezurrean, hezur barruan okertu egiten da eta mastoide irtengunetik gertu berriro irteten da
- Zulo urratua behetik gora zuzen zeharkatzen du
- Karotida-kaala eta zulo urratua baliokidetzat har daitezke
Loki-hezurraren harri itxurako zatiaren goiko ertzean kokatzen da
- Harri itxurako goiko zabalgunearen ildoa
- Harri itxurako beheko zabalgunearen ildoa
- Tinpano-estalkia
- Harri itxurako zatiaren erpina
- Jugular barruko irtengunea
Adierazi ondorengo zein ez den bakuna, garondo-hezurrean
- Jugular barruko irtengunea
- Zulo nagusia
- Ezkata
- Clivus
- Eztarri-tuberkulua
Adierazi zein den eztarri-tuberkuluaren kokapena, garondo-hezurrean
- Oinaldeko zatiaren behe aldeko aurpegia
- Clivusaren behe aldeko muturra
- Alboko masak
- Kondiloaren alboa
- Zulo nagusiaren albo aldeko horma edo ertzak
Adierazi non kokatzen den hipogloso nerbioaren kanalaren irekiunea
- Garondoko kondilo aurrean
- Garondoko kondilo atzean
- Sigma itxurako zabalgunean, jugular-zulotik gertu
- Sigma itxurako zabalgunearen atze aldekomuturrean
- Karotida-kanal eta jugular-zuloaren arteko trenkadatxoan
Adierazi tinpano-kanaltxoaren kokapena
- Karotida-kanal eta jugular-zuloaren arteko trenkadatxoan
- Garondoko kondilo aurrean
- Garondoko kondilo atzean
- Zulo nagusiaren albo aldeko ertz edo hormetan
Adierazi non kokatzen den hipogloso nerbioaren kanalaren irekiunea
- Zulo nagusiaren albo aldeko ertz edo hormetan
- Garondoko kondilo atzean
- Karotida-kanal eta jugular-zuloaren arteko trenkadatxoan
- Zulo urratuan
- Sigma itxurako zabalguneaan, jugular-zulotik oso gertu
Clivus aurrean aurkitzen da
- Turkiar jarlekua
- Harri itxurako hezurraren erpina
- Harri itxurako hezurraren goiko ertza
- Zulo nagusia
- Kondilo-kanala
Adierazi zuzena kanpoko garondo-goragunearen inguruan
- Aldakorra da morfologia aldetik eta leuna zein nabarmena eta zorrotza izan daiteke
- Zain-zabalguneek eragindako aztarna da
- Zulo nagusitik oso gertu kokatzen da
- Garondoko kondilo atzean kokatzen da
- Garondo-hezurrak pareta-hezurrekin bat egiten duen tokietan aurki daiteke
Adierazi zuzena barruko garondo-goragunearen inguruan
- Bertan elkartzen dira zeharkako zabalgunearen eta gezi-zabalgunearen ildoak
- Giharren lotune nagusia da
- Goragunez gorako eskualdean garuntxoa eta meninge-mintzak kokatzen dira bizidunarengan
- Goragunez beherako eskualdean garuna eta meninge-mintzak kokatzen dira bizidunarengan
- bertan elkartzen dira eskuineko eta ezkerreko garondopeko lerroak
Adierazi garondo-hezurraren zein zatitan kokatzen den jugular-barruko irtengunea
- Alboko zatietan
- Oinaldeko zatian, alboko zatiarekiko elkargunean
- Ezkatan
- Ezkata eta oinaldeko zatien arteko elkargunean
- Oinaldeko zatian, zulo nagusitik gertu
Adierazi zuzena zulo nagusiaren inguruan
- Harremanean ipintzen ditu elkarrekin garezur barrunbea eta bizkarrezur kanala
- Garezur barruko zain nagusien pasabidea da
- Meninge-mintzez itxita dago bizidunarengan
- Zati batez kartilagoz itxita aurkitzen da bizidunarengan
- Harremanean ipintzen ditu elkarrekin garezur barrunbea eta garondopeko espazioa