Bioinformatika - Populazioen Genetika
Quiz
Zergatik da garrantzitsua dibertsitate genetikoa?
- Hautespen naturalak bere gain eragiten duelako.
- Espezie bat zenbat eta aldakorragoa izan, hobeto moldatzen delako ingurunera.
- Dibertsitateak mutazio kopuru handiagoaren agerpena baimentzen duelako.
- Espeziazioa faboratzen duelako.
FASTA fitxategia, ondokoa da:
- Trinkotuta egonik, oso azkar irakurtzen den fitxategi bat.
- Gizabanako multzo bati dagozkien DNA sekuentzien datuak dituen testu bakuneko fitxategi bat.
- Gaixotasunekin loturiko asoziaio ikasketetan erabiltzen diren genotipoen fitxategia.
- Populazio desberdinei dagozkioen loci batetako maiztasun alelikoen taula.
DNA sekuentzien haplotipo multzo bati dagokion dibertsitate genetikoaren estima...
- Tajimaren D balioaren bidez egin daiteke
- haplotipoen arteko (binaka) desberdintasun kopuru gehiengoa erabilita egin daiteke.
- sekuentzia desberdinen kopurutik abiatuta egin daiteke.
- toki segregatzaileen kopurutik abiatuta egin daiteke.
Tjimaren testa...
- populazioa orekan badago >1 da
- S eta H konparatzen ditu
- hautespena antzemateko erabili daiteke
- antzeman den dibertsitate genetikoarekiko independentea da
Afrikar populazioaren dibertsitate genetikoa, orokorrean, Europakoa baino handiagoa da, zeren...
- Afrikak hautespen presio handiagoa jasan du
- Afrikaren populazio tamaina handiagoa izan da
- afrikarretan mutazio-tasa handiagoa da
- afrikarretan errekonbinazio-tasa handiagoa da