Autoebaluazioa 2. Gaia: Aferaren aurkezpena
Quiz
Melaninaren inguruan, hurrengo baieztapen hauetatik zein EZ da zuzens?
- Melanina melanozitoek sintetizatzen duten pigmentua da eta larruazalaren, ilearen zein begien kolorearen pigmentazioa determinatzen laguntzen du.
- Melanozitoak, epidermis eta ile-folikulotan aurkitzen diren zelulak dira, eta beraien funtzio nagusia melanina sintetizatzea da.
- Bi melanina mota ezagutzen dira, eumelanina eta feomelanina, eta beraien funtzioa argi ultramorearen babesle gisa antzekoa da.
- Ehun baten pigmentuaren kolorea melanozitoek sortzen duten eumelanina eta feomelanina kantitate erlatiboaren araberakoa da.
MC1R proteina:
- Melanozitoen mintzean aurkitzen da.
- Melanozitoek sintetizatzen duten melanina mota kontrolatzen du.
- Aktibatzen denean, melanozitoaren barruan erreakzio-kimiko turrusta bat hasten du zelula horretan eumelaninaren ekoizpena bultzatuz.
- Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
MC1R-ren aktibazioa eta berak erregulatzen duen bidezidorrarena EZ da honela eragiten:
- melanozitoen hormona estimulatzailea(melanotropina, a-MSH).
- Hormona adrenokortikotropikoa (ACTH).
- D Bitamina.
- Argi ultramorea.
MC1R-ren aktibazioak seinalizazio turrusta bat pzten du, eta bertan hurrengo molekula hauek parte hartzen dute:
- Adenil ziklasa, AMPc, Proteina Kinasa A.
- PAX3, CREB, SOX10.
- MITF, Tirosinasa.
- Aurreko guztiak.
a-MSH bitartezko MC1R-ren estimulazioak zelulen ugalketa ahalmenean eragiten du, beraz:
- Melanina sintetizatzen den ahala zelulen ugalketa bultzatzen da.
- a-MSH bitartezko MC1R-ren estimulazioak normalean zelulen ugalketa blokeatzen du.
- MC1R-ren aktibazioakD bitaminaren sintesia bultzatzen du eta honek bere aldetik zelulen ugalketa blokeatzen du.
- MC1R ez-funtzionala bilakatzen duten mutazioak eramaten baditu, ugalketa tasa txikiagoa espero liteke.