Gaitasunak / Azalpena / Helburuak
Zuzenbide Sindikalari buruzko lehenengo irakasgai honetean langileen antolaketa kolektiboa aztertuko da, berori baita klase bezala kapitalari aurre egiteko aukera bakarra. Langileriaren antolaketa kolektiboari dagokionez, eskubide iturri nagusia, Konstituzioko 28.1 artikuluan jasotako, Askatasun Sindikaleko oinarrizko eskubidea da. Honen inguruan hainbat ikuspuntu aztertuko dira. Hasteko bere sorrera historikoa eta garapena. Ondoren, gaurregungo araudian aitortutako askatasun sindikaleko funtsezko edukinak aztergai izango dira: askatasun sindikala azpieskubidez osatutako eskubide konplexu bat da eta bere baitan eskubide indibidualak eta kolektiboak jasotzen ditu. Askatasun Sindikalaren emaitzetariko bat Sindikatua da, eta erakunde hauen arteko mailakaketa eta eskubide esleipena ere aztertuko da. Baita Askatasun Sindikalaren babesa ere.

Azken finean irakasgai honen helburuak Sindikatuen sorrera eta eraentza juridikoa ezagutzea, afiliatu eta ez-afiliatuen eskubideak ikastea, Sindikatuen artean, ordezkaritzaren arabera egiten den sailkapena eta horren ondorioak jakitea eta, amaitzeko, Askatasun Sindikaleko eskubideak urratuz gero erabili daitezkeen babes tresnak zeintzuk diren aztertzea dira.
Gaiak
ZUZENBIDE SINDIKALA I: ASKATASUN SINDIKALA
I- GARAPEN HISTORIKOA
1.- Debeku aroa
2.- Tolerantzi aroa
3.- Aintzatespen juridikoa
II- ASKATASUN SINDIKALA: FUNTSEZKO EDUKINA
1.- Sarrera
2.- Eskubide indibidualak
2.1 Eremu subjetiboa edo nor da eskubide hauen jabe.
2.2 Eremu objetiboa edo zeintzu dira eskubide indibidualak
2.2.1 Sindikatuak sortzeko eskubidea
2.2.2 Afiliatzeko eskubidea edo askatasun positiboa
2.2.3 Ez afiliatzeko eskubidea edo eskubide negatiboa
2.2.4 Iharduera sindikaleko eskubidea
3.- Eskubide kolektiboak
3.1 Libreki antolatzeko eskubidea
3.2 Libreki iharduteko eskubidea
III- ASKATASUN SINDIKALA: ORDEZKARITASUNA ETA EDUKIN GEHIGARRIA
1.- Sarrera
2.- Estatu mailako ordezkaritasun nagusia
3.- Elkarte Autonomotako ordezkaritasun nagusia
4.- Ordezkaritasun soila edo nahikoa
IV- ASKATASUN SINDIKALA: URRAPENA ETA BABESA
1.- Eskubidearen urrapena
1.1 Botere publikoak
1.2 Enpresariak
1.3 Sindikatuak
2.- Eskubidearen babesa
2.1 Botere publikoak
2.1.1 Nazioarteko babesa
2.1.2 Estatu mailako babesa
2.2 Sujetu pribatuak

Last modified: Friday, 17 February 2012, 10:18 AM