Ikasleak erabat modu autonomoan ikas dezan pentsatuta dago ikastaro hau. Hiru lan mota proposatzen dira:

  1.- Teoria ikasi. "Ikasteko materialak" atalean aurki daiteke ikastaroko ikasgaien teoria lantzeko materiala. "Bestelako Materialak" atalean garapen teorikoaren aurkezpenak biltzen dira. "Bibliografia" atalean aipatzen diren liburuak begiratzea ere komeni da.

  2.- Ariketak egin.  "Praktikak, Ariketak eta Ekintzak"  ataleko ariketak ebatzi eta azken soluzioa egiaztatu. "Autoebaluazio Prozedurak" atalean agertzen dira ikasgai bakoitzerako proposatutako ariketen soluzioak. "Bibliografia" atalean aipatzen diren liburuetan ere ariketa asko aurki daitezke.

  3.- Softwarea erabili.  "Praktikak, Ariketak eta Ekintzak" atalean lau laboratorio-saio proposatzen dira, softwarea erabiliz problema batzuk ebatzi eta emaitzak txosten-idatzi batean biltzeko. "Gomendaturiko Irakurgaiak" atalean adierazten da softwarea nondik jaitsi daitekeen.

Ikastaro honetako edukiek UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako Graduan 6 ECTS kreditu dituen irakasgaia osatzen dute, hau da, 150 ikasketa-ordu inguru. Bigarren mailako irakasgaia da eta 1.5 orduko 40 saiotan, 60 ordutan alegia, irakasten da 15 astean zehar. Aurreikusten da ikasleak eskola-orduetatik kanpo beste 90 ordu inguru erabili beharko dituela.

Behean zehazten da nola banatu ohi diren 40 saioak ikasgaien artean. Saio horiek teoria azaldu, ariketak egin eta laboratorio-saioak lantzeko erabiltzen dira. Ikasleak planifikatu beharko du teoria ikasteko, ariketak egiteko eta softwarearekin trebatzeko beharko duen denbora gehigarria.

0. Ikasgaia (3 saio): Aljebra lineala, multzo ganbilak.
1. Ikasgaia (4 saio): Eredu linealak (3), ebazpide grafikoa (1).
2. Ikasgaia (11 saio): Teoria eta ariketak (9), laboratorioak (2).
3. Ikasgaia (7 saio): Teoria eta ariketak (6), laboratorioa (1).
4. Ikasgaia (4 saio): Teoria eta ariketak (3), laboratorioa (1).
5. Ikasgaia (6 saio): Garraio-problema (4), Esleipen-problema (2).
6. Ikasgaia (5 saio): Programazio osoa (3), 0-1 programazioa (2).
Last modified: Friday, 3 December 2010, 12:02 PM