Ikastaroaren deskribapena

Ikerkuntza Operatiboan problema errealak eredu matematikoen bidez adierazten dira, ondoren ereduaren soluzioa aurkitzeko metodoren bat aplikatzen delarik. Programazio Lineala Ikerkuntza Operatiboaren barruan garrantzia handiko atala da. Programazio linealaren bidez ebatz daitezkeen optimizazio-problemak eredu matematiko linealen bidez adierazten dira.

Ikastaro honetan Programazio Linealaren teknikak aztertzen dira. Hasteko, problema errealak adierazten dituzten eredu linealen eraikuntza aztertzen da. Ondoren, eredu linealak ebazteko teknikak aztertzen dira: simplex algoritmoa, simplex dual algoritmoa, garraio-problemarako eta esleipen-problemarako bereziki egokitutako algoritmoak eta problema osoak ebazteko adarkatze- eta bornatze-algoritmoak. Bestalde, ereduaren parametroetan aldaketak gertatzen diren kasurako, sentikortasunaren analisia azaltzen da.



Betekizunak

Aljebra linealaren oinarrizko ezagutza: ekuazio linealen sistemen ebazpena eta bektore-espazioen oinarrizko kontzeptuak.
Last modified: Friday, 3 December 2010, 8:38 AM