Ziberkazetaritzaren garapena
Atal honetan ziberkazetaritzaren garapena zein izan den ikusiko dugu. Bistan da ziberkazetaritza asko garatu dela World Wide Web sareko protokoloa erabiltzen hasi zenetik. Azken urteotako estadistikak kopuru handiz horniturik daude. Estadistikako zenbakiak itzelak dira, Adam Singer blogariak The Future Buzz gunean 2009an agertu bezala. Hona hemen kopuru batzuk:
1.- 133 milioi blog 2002-08 urte tartean
2.- 346 milioi pertsonak irakurtzen ditu blogak (comScore, 2008ko martxoan); internauten % 77ko kopurua da.
3.- 1.750.000 RSS harpidedun ditu Techcruch blogak. Teknologiazko informazioa plazaratzen duen blog hori irakurrienen artean dago eta datua 2009ko urtarrilekoa da.
4.- Google bilatzailea egunero 2000 milioi bilaketa egiteko erabiltzen zen 2008. urtean.
5.- YouTube gunean 70 milioi bideo zeuden argitaraturik 2008. urtean.
Eta horrela kopuru handiak aipatzen segi genezake, Singer blogarien datuei erreparatuz. Beraz, bistan da kazetaritza ere aldatu dela denboraren joanean. Orain, beste erronka batzuk ageri dira ziberkazetaritzan, orain urte batzuk pentsaezinak zirenak.
Gai honetan sakontzeko, hona hemen J. Ignacio Armentia irakaslearen bideoa eta diapositiba-presentazioa. Gogoratu lehenik irakaslearen bideoa ikusi behar duzula, eta ondoren Slideshare.net gunean dagoen aurkezpenera pasatu