Teknologiaren araberako blog motak
Blogen sailkapena teknologia kontutan harturik
Teknologiaren arabera blogen sailkapen desberdinak egin daitezke. Lehenengo sailkapenean programazio hizkuntzen arabera banatu ahal ditugu blog sistemak. Horrela, Java, Python, PHP eta beste mintzaira batzuk erabiliz blog sistema desberdinak ikusi ahal ditugu. PHP script mintzairaz egindako blog plataformak nagusitu direla aipa daiteke. Horrela, Wordpress, b2Evolution... oso arinak eta ahaltsuak dira zerbitzarietan karga handiei eutsiz problemarik gabe.
Bestalde, teknologikoki bi blog sistema mota ikus ditzakegu baldin eta lokalean montatzen badugu edo zerbitzarian uzten bada.
Azken boladan, blogek arrakasta handia lortu dute eta EKS eta plataforma desberdinetan txertatuak ikusi ditugu. Erabilera handikoak direnez gero, hainbat EKSk txertatu behar izan duten teknologia da blogena. Halaber, wikiekin ere antzeko zerbait gertatu da.