Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Technorati eta gainerako ping zerbitzuak

Technorati blogosfera arakatzailea da eta ping zerbitzuak oso eraginkorrak dira sareko teknologia bezala.

Technorati blog bilatzailea da ping zerbitzua. 2006ko apirilaren Technorati-ren indizeak 34,5 milioi blog baino gehiago zituen eta 2008ko ekainean 112,8 milioiko kopurua zeukan. Technorati David Sifry linuxzaleak sortu zuen blogen hazkundea profitatuz eta Kaliforniako San Frantzisko hirian du egoitza. Teknologia arduraduna, Tantek Çelik, oso ezaguna da.

David Sifry LinuxCare proiektuaren hiru sortzaileetarikoa da eta Software Librearen aldekoa, bistan denez. API libreak erabiltzen dituenez, Web 2.0ko aplikazioa dela esan dezakegu.

Technorati interesgarria da berriemaileentzat aukera ematen duelako zer komentatzen den blog baten gainean eta neurtzeko blog horren eragina. Ondorengo irudian rankingeko lehen bost blogak ageri dira. 2010eko urtarrilean honakoak ziren eragin handiena dutenak: The Huffington Post, Gizmodo, Engadget, Mashable eta Techcrunch.

Rankingeko lehen bost blogak

 Technorati guneak ranking-a "aginte maila" izeneko sistema bat aplikatuz lortzen du. Horrela zegoen rankinga 2010eko urtarrilaren 15ean:

The Huffington Post: 968

Gizmodo: 898

Engadget: 877

Mashable: 876

Techcrunch: 875

Technorati ez da blogen eremuan bakarrik geratu, mikrobloggingaren esparruan gero eta handiagoa delako. Horregatik sortu behar izan du erremienta bat twitterfera ere arakatzeko eta blogesferarekin batera arakatze zerbitzu hobea edota osoagoa ematearren. Erreminta horrek Twittorati du izena eta Muck Rack gunean dago oinarrituta. Muck Rack kazetari arakatzailea da eta 2009an sortuta, zerbitzu baliagarria ematen du horren emankorra den twitterfera arakatzen duelako.

kazetarien arakatzailea

Ping zerbitzuena sistemari esker, zerbitzariek jaso dezakete dei bat zelanbait esateko berrikuntza baten berri bat jasotzeko. Pentsa dezagun trackback-en garrantzian blogariak jakin dezan beste batzuek berataz diotenaz jabetzeko. Aplikazio guztiak, arakaketa automatikoa egiteko aukera ematen dutenak, blog-en munduarekin garatu dira eta ulertarazi digute blogarien arteko sare erlazioak zein inportanteak diren. Pingomatic guneak, esaterako, ping zerbitzuetara deiak egiteko aukera ematen du. Behin datuak sartuta, hainbat zerbitzutara igorri ahal dugu ping-a. 2010eko hasieran, honako zerbitzuak eskaintzen ditu Pingomatic sistemak:

Weblogs.com, Blo.gs, Technorati, Feed Burner, Syndic8, NewsGator, My Yahoo!, PubSub.com, Blogdigger, BlogRolling, BlogStreet, Moreover, Weblogalot, Icerocket, News Is Free, Topic Exchange, Google Blog Search, Spinn3r, Bloglines, PostRank, SkyGrid eta Collecta

Pingak bidaltzeko sistema