RSS edo sindikazio teknologiak
Edukiak sindikatzeko sare teknologiak ikasgai
Long tail edo buztan luzearen teoriaren arabera gero eta herritar emisore gehiago daude eta audientziak gero eta partekatuago ageri dira. Bistan da Internet izan dela prozesu horren bultzatzaile nagusia. Sare teknologiak ahalmen handia eman die herritarrei berriemaile bihurtzeko eta horrek ahots askoko hedabide esparrua ekarri du. Testuinguru horretan gero eta garrantzi handiagoa hartzen du edukiak hedatzeak. Lehen hedabide gutxi eta audientzia handiak egonik, edukien hedapen nahikoa ziurtaturik zegoen hainbat hedabidetan lehiakide urritasunagatik eta beraz, edukiak eta informazioa hedatzea ez zun orain adinako inportantziarik.
Ondoren, ikusi Lee Lefever-en bideo hau RSS teknologia zertarako den. Bideoa hainbat hizkuntzatara dago itzulita, baita euskarara ere (beheko aldean ageri dira hizkuntzak)