Infante informazio gaurkotzailea
Infante sistema blogarien azken berriak erakusteko
Web 2.0 edo irakurri eta idazteko Sarea abian jarri zenetik, hamaika ahots ditugu eta Interneteko edukiak esponentzialki emendatu dira. Horrek "elkarrizketa" izeneko aroa sortu du, benetako komunikaziobidea abian balego bezala. Horrek aldaketa ekarri du ziberkazetaritzan. Orain, beste erreminta batzuk behar dituzte internautek eta blogariek gaurkotasunezko informazioari jarraitzeko, eraginkorragoak izateko. Eta segimenduaren arlo horretan agregatzaile edo gehitzale bereziak sortu dira, Infante bezala. Hainbat blogari komunitatetan hasi da erabiltzen blogarien azken posten gaineko informazioa jasotzearren, ondoko irudian ikusi ahal den moduan IU edo Ezker Batua ezkerriko alderdi espainiarrean gertatzen den bezala
Infante sistema Txilen sortu zen bertako Jacinto Lajas eta Daniel Vásquez Software Libreko garatzaileei esker. Infante PHP script mintzairaz dago eginda eta baliagarritasun handia eduki dezake informazio iturri bezala. Labur esanda, Infante informazio gehitzailea da, feed edo infojarioak hartzen dituelako blogarien azken postak agertarazteko web orrialde batean. Feevy bezalako sistema dela pentsa dezakegu, baina Infante zerbitzari batean jartzeko sistema da, talde baterako aproposa. Feevy-k, ordea, internauta bakoitzean pentsatzen du RSS informazio jarioak ipin ditzan bere blogean. Infante-k web orrialdea sortzen du jarioak lehen planoan jarriz.
Infante, izan ere, RSS infojario zerrenda bat kudeatzeko sistema egokia. Horri esker, irakurleak begi kolpe batez ikus dezake zer nork idazten duen egunero. Blog zerrenda baten edukia erraz kudea daiteke era horretan eta zerbitzu ona eskaini, gero eta ohituago dauden internauten onerako.
Infante-k egiten duena, nolabait esateko, blogarien edukiak federatzea da, hau da, esparru bakar batera batzea irakurleek errazago segi diezaietan federazio horretan dauden blogari guztien azken notiziei
Infante sistemaren funtzionaltasuna eta ezaugarriak honakoak
dira:
* Ez du datubaserik erabiltzen, informazio jarioak
XML bidez kudeatuz.
* Infojario irakurlea da. RSS 0.9,1.0 eta 2.0, baita
Atom 0.3 ere balia dezake problemarik gabe
* Ordenatu egiten ditu jarioak gaurkotze denbora
kontutan hartuz
* Kategoriaka antola daiteke
* Gaurkotze automatikoa
* Blogrollen sortzea
* Jarioen burutzea ahalbidetzen du.
Beharrezkoak direnak Infante erabili ahal izateko:
* PHP 4.0.3 edo bertsio altuagoa
* (S)FTP konexioa zerbitzari batekin, baimenak
edukita fitxategietan idatzi ahal izateko.
* 200 KB gutxi gora-behera behar da softwareko
fitxategietarako
Ikus dezagun Infante-ren inplementazioa Interneteko ingeles irakaskuntzako omen diren bloger onenekin