Hiztegi terminologikoa
Ikastaroko berben esangurak kontsultatzeko hiztegitxoa
Hiztegitxoa
arkitektura: informazio sistemen osagaien diseinu eta egitura, baita sistema digital eta informatikoetan ere. Ingelesez: architecture. Gaztelaniaz: arquitectura.
aplikazioa: software programa, zeregin batzuetarako erabiltzen dena; hala nola, testuak idazteko, argazkiak eraldatzeko edo datubaseak kudeatzeko balio duena. English: application. Gaztelaniaz: aplicación.
banda zabalera: komunikabideak duen gaitasuna informazioa eramateko; ADSL teknologiak eta kableak banda zabalera nahikoa eskaintzen dute Interneteko edukiak kargatzeko eta informazio jarioak problemarik gabe garraiatzeko. Ingelesez: bandwidth. Gaztelaniaz: ancho de banda.
blogosfera: erabiltzaileen arteko esteka eta trackbakcak erabiliz sortzen den blog komunitatea. English: blogosphere. Gaztelaniaz: blogosfera.
lotura iraunkorra: blogen esparruan erabiltzen den berba, sarrera edo post baten esteka iraunkorra izendatzeko. Lotura iraunkorrak oso inportanteak dira sarrera bakoitzaren erreferentzia egin ahal izateko. English: permalink. Gaztelaniaz: permaenlace, enlace permanente.
tweet-a: informazio unitatea Twitter sisteman. Twitter mikroblogging sisteman erabiltzen den sarrera bakoitzari deitzen zaio horrela, 140 karaktere baino gutxiagokoa izanik. Ingelesez: tweet. Gaztelaniaz: tweeteo, tuiteo.
zurrupatzailea edo albiste zurrupatzailea: informazio jarioak irakurtzeko sistema. Ingelesez: feed reader. Gaztelaniaz: agregador.