EKS edo Edukiak Kudeatzeko Sistemak
CMS (Content Management System) edo Edukiak Kudeatzeko Sistemak zer diren ikusten da atal honetan.
Kazetaritza partehartzailea Internet-en sortu zen herritarrek informazioa argitaratzeko tresna errazak eduki zituzten unetik beretik. Argitaratzeko teknologia garatu ahala, gero eta sistema eraginkorragoak agertu dira; eta pentsa dezagun, eraginkorrak batzuetan ez direla sofistikatuenak edo aukerarik gehien ematen dutenak, sinpleak eta erabiltzeko errazak ere arrakastatsuak izan daitezkeelako. Ondoren, argitaratzeko sistemak ikusiko ditugu.
Ingelesez CMS izena dute, hau da, Content Management Systems. Edukiak Kudeatzeko Sistemak plataformak dira, Interneteko edukia kudeatzeko aukera ematen digutenak. Nolabait programa aurreratuak dira, edukiak sarritan datubase batean gordetzen dituztenak onlineko argitaratzea eta barne bilaketa posible egiteko. EKSak aukera aurreratuak ematen dizkiote egileari, editoreari alegia, informazioaren kudeaketa erakargarriagoa izan dadin. Wikipediak EKSen ezaugarriak erakusten dizkigu. Hona hemen batzuk EKS askotan topatu ahal ditugunak:
1. Txantiloiak jartzeko aukera (kodea eta diseinua bereizturik)
2. Edukiak erraz editatzeko sistema eraman ohi.
3.- Etorkizunean eskalagarria izateko aukera
4. Workflow management, hau da, lanjarioaren kudeaketa. Horren arabera, kazetari batek idazten duenean, testua ez da argitaratzen harik eta arduradunak baimena eman arte edo itzultzaileak testua begiratu eta onetsi arte.
5. Web estandarrak atxikitzeko sistema, estandarren aldaketarekin batera egokitu ahal izateko estandar berrietara.
CMSmatrix guneak sistema bakoitzaren ezaugarriak eskuera jartzen dizkigu. Ikusten denez, bertan kode itxikoak eta librekoak topatu ahal ditugu.
1. irudia: CMS Matrix gunea.
Lehenbizi, kodearen arabera sailkatu ahal ditugu EKSak: libreak eta pribatiboak. Horrela, Plone eta Wordpress libreak dira; eta . CMS Watch guneak konplexutasunaren arabera sailkatzen ditu EKS saltzaileak eta egileak, nahiz eta EKS libreen gainean datuak oso fidagarriak ez izan. Wikipediak beste zerrenda luzeago eta zabalago bat eskaintzen digu EKS bakoitzaren datu inportante batzuen berri emanez: lizentzia, onartutako datubaseak, azken bertsioa eta programazio mintzaira. Bertan ikus daitekeenez, PHP lengoaiaz egindakoak asko dira: Textpattern, Typo3, Wordpress, b2evolution, Nucleus CMS, Drupal, Joomla!, Mediawiki, TikiWiki... Ondoko irudi honetan ikus dezakegu Dean Allen kode-garatzaileak sortutako Textpattern CMS dotorea, erabiltzeko erraza eta usabilitate aldetik oso landua.
2. irudia: Textpattern sistema
librea da PHP mintzairaz egina.
EKSak bi modutara ager daitezke: frontend-a edo backend-a erakutsiz.
Frontend edo diseinuzko interfazea da ikusleari agertuko zaiona;
backend edo atzeko interfazea, edukiak kudeatzeko erabilitako
interfazea da. Bakoitzak bere URL edo IP helbidea dauka. Hortaz,
gunearen diseinuzko interfazea dugu alde batetik, eta erabiltzaile
interfazea bestetik. Horiez gain, EKSek rolak dituzte erabiltzaile
bakoitzak ahalmen maila bat eduki dezan plataforman, idazgeletan egon
ohi den bezalaxe. EKS plataformak, izan ere, elkarlana baliatzeko
aukera ematen dute.
EKS plataformarik erabilienak Blogger eta Wordpress dira. Blog bezala sortuak izan arren, egun EKS bilakatu dira biak eta urtero gero eta aukera gehiago ematen dute edukiak desberdinak kudeatzeko funtzionalitate berriak sortuz. Blog eta wikien garaian, kode itxiko EKSek ere erantsi behar izan dute wikiak eta blogak sortzeko aukera, atzean ez geratzearren.
3. irudia: Wordpress EKS
ahaltsua
Blogek, teknologoek aurresan zuten bezala, asko aldatu duten EKSen garapena. Gaur egun, EKS askok darabiltzate blogen teknologiak: trackbackak, pingbackak, RSS edo Atom... LAMP teknologia erabiliz, PHP mintzairaz sortutako CMSek badute abantaila handi bat: azkartasuna eta garatzaile komunitate handia kodea lantzeko eta berria sortzeko. LAMP siglaren letra bakoitzaren esangura honakoa da: Linux, Apache, MySQL eta PHP. Baina, ZOPE plataformaz egindako EKSak ere oso ahaltsuak dira, Plone bezala. Java lengoiaz egindakoen artean Alfresco eta Apache Lenya aipatu ahal ditugu. Alfresco lehian ari da, orain arte hainbat erakundek erabilitako EKS garestiekin, kosto osoaren %96 txikitu ahal baita Kode Irekiko CMS hori erabiliz. Documentum, Open Text (lehen Vignette izena zuena) eta SharePoint EKSen lehiakide ahaltsua da Alfresco. Datu administratibo asko kudeatu behar dituzten plataforma pribatibo garestien gainbeherakada ikusi dute askok, Kode Irekiko EKSak oso funtzionalitate handiak dituztelako. Eta kazetaritzan ere ikusten da EKS libreek oso abantaila handiak dituztela. Adibide bat Público egunkari espainiarraren aukera izan da, EKS librea hautatu duela bere informazio produktuak Internet-en erakusteko. EKS horren izena Sherpa da eta Andaluziatik esportatzen da.