Blogen abantailak
Bitakorek edo blogek lortu duten arrakasta argitaratzeko moduan ere topatu ahal da. Blogetan argitaratzen diren informazioak denboraren arabera agertzen dira sisteman. Gaur idazten dena, artxibora pasako da eta bilatze sistemaren bidez, edozein notizia berehala berreskuratu ahalko dugu. Web 1.0ko webguneetan informazioaren datatzeak ez zuen horrenbeste inportantziarik. Informazioak argitaratzen ziren sarritan datari zirkin eginez eta gero bilaketan pentsatu gabe. Hortaz, antzinako ziberguneetako informazioak zaharkiturik geratzen ziren eta webgune batean sartzen zen erabiltzaileak nekez topa zezakeen nahi zuen informazioa, antolakerarik ez zegoelako.
Blogek erakutsi zieten berriemaileei informazioak dataren arabera artxiboan ondo sailkaturik egon behar zirela, barne bilaketa gauzatu behar zela blogean bertan, eta dataren arabera argitaratu behar zela lehen orrialdea edo kabia orrialdea. Jada ez zuen balio lehen orrialdean mugimenduzko irudiak jartzeak edo beti gauza bera ikustea. Ziberguneak zerbait dinamikoa baliran ulertzen hasiak ziren webmasterrak, asko kostata kasu anitzetan.
Interneteko kazetaritza prentsa inprimatuaren kopia hutsa ez zela aldarrikatu zuten hainbat kazetarik eta Dan Gilmor berriemaile kaliforniarrari esker, Internet sareak telebistaren funtzionalitateen antzekotasunak zituela ulertzen hasi ginen. Internet eta telebista guztiok uste genuen baino hurbilago egon zitekeen eta horrek abantaila handiak zekartzan. Gainera, blogen bidez, kazetaritza ikasketarik ez zuten berriemaileek ere argitaratu ahalko zuten informazioa, hedabideen ulertzeko moldea nola edo hala aldatuz.
Blogak Edukiak Kudeatzeko Sistema errazak dira, argitaratzeko makina mintzairaren kodeak eragozpenik sortzen ez duelako. Edonork argitara dezake informazioa bizpahiru minuturen buruan behin sisteman izena eman ostean.
Blogak ahaltsuak ere badira izan, testuaz gain, bideoa eta audio eraman ahal dutelako. Sare sozialeko teknologiak ere eduki ditzakete blog sistemek.
Blog sistema batzuen bidez, Blogger baliatuz kasurako, berriemaileak dirua ere irabaz dezake. Google berehala konturatu zen ezinbestekoa zela blogek sortzen duten trafikoa errentagarri bihurtzea edukiak sortzen dituztenei publizitate tartarik dirua emanez. Kazetari eta herritar askok irabazi dute dirua blogetan eduki arrakastatsuak argitaratuz.
Abantailak asko dira eta horrexek atera du Interneteko merkatutik hainbat aplikazio korapilotsu, benetan buruhauste handiak ematen zizkiotenak eduki-sortzaileei.
Harold Jarche-k honako abantailak aipatzen ditu, blogak baliatzeko aukerak goraipatuz. Antonio Cambronero blogariak gaztelaniaz jarri ditu. Guk, hemen, euskal hizkuntzara ekarri ditugu:
* Infojario edo feedak irakurtzeko sistema bat erabiliz, denbora
asko aurreratzen da eta lastermarka edo faboritoen bidez lan eginez ere
lortzen dira onurak.
* Bloggerrengandik lortzen den informazioak astetako aurrerapenak
eraman diezazkioke prentsa tradizionalari freskurari dagokionez.
* Bloga garatuz eta idatziz gaurkoturik eduki daiteke egilearen
soslaria, eta urte baten buruan edo arinago 10 aldiz handiagotu ahal da
bisiten kopurua.
* Postak erabil daitezke txostenak, eskaintzak eta presentazioak
gertatzeko.
* Blogean postak idazteak gogoeta egitera behartzen gaitu pentsamenduak
hausnartzera, eta beraz ideiak zehaztera.
* Blogen oinarrian dagoen teknologiak aukera ematen digu errazki
posteatzeko, baita informazioa RSS bidez irakurtzeko ere, ikaskuntza
eta elkarlana sustatuz.
* Bloga garatuz, han-hemenka dagoen jende interesgarri asko ezagutzeko
aukera emateaz gain, norberak mundua zelan ikusten duen eta ideia
berriak azaltzeko aukera ere ematen du.
* Blogari edo blogger batek problema bat duenean, bereziki teknikoa
denean, blogeko post batean agertu ahal du eta eskuarki erantzuna 24
ordutan eskuratzen da iruzkinen bidez. Laguntza teknikoko sistema
handia da berez.
* Blogei esker, jendeak berehala ezagut dezake jendearen iritzia
bloggerrek esplizituki jartzen dutelako iritzia blogean bertan. Horrela
denbora asko aurreztatu ahal da eta geroko frustazio posibleak albo
batera utzi.