albiste arakatzaileak eta direktorioak
Informazio bilatzaile modernoak
Internet Sarea bera bilakatu da informazio iturri nagusia ziberkazetaritzaren esparruan eta sarritan arlo horretatik at ere bai. Bistan denez. Kazetaritza partehartzailean albiste motor eta direktorioen gaiak garrantzi berezia hartzen du, ezinbestekoa baita gaur egun datuak lehen bait lehen lortzea eta ondo informaturik egotea ahalik eta arinen. Garai analogikoan iturri onak eta fidagarriak lortzeko denbora unitatea luzeagoa zen, hots, kazetariak denbora gehiago zuen informazioa taxutzeko; baina, orain, makina bat hedabide egonik, oso inportantea da datu informatibo egiazkoak eskuratzea berehala. Horregatik uste dugu ziberkazetariak oso ondo ezagutu behar dituela Internet-en dauden baliabideak informazioak albiste sortu baino arinago.
Ikus ditzagun, lehenik, Interneteko albiste bilatzaile nagusiak SearhEngineWatch zibergunearen hautuak lerro hauetara ekarriz. SearchEngineWatch gunean erkaketa sakona egin zuten horrelako bilatzaileen rankinga egin nahirik 2003an. Honakoak geratu ziren lehen postuetan ranking horretan:
Google News http://news.google.com/
Yahoo News http://news.yahoo.com
AllTheWeb News http://www.alltheweb.com/?cat=news
AltaVista News http://news.altavista.com
Daypop http://www.daypop.com (eten egina edo desagertua; 2010eko txerkatzea)
Ananova http://www.ananova.com
Columbia Newsblaster http://www1.cs.columbia.edu/nlp/newsblaster/
(pasahitza behar da)
Net2one http://www.net2one.com (desagertua; 2010eko txerkatzea)
Newsknife.com http://www.newsknife.com
NewsNow http://www.newsnow.co.uk/
NewsTrawler http://www.newstrawler.com/
NewsTrove.com http://www.newstrove.com/
Rocketinfo http://www.rocketnews.com
World News Network http://www.wn.com/
DailyEarth.com http://dailyearth.com/
HeadlineSpot http://www.headlinespot.com/
Kiosken http://www.esperanto.se/kiosk/engindex.html
NewsDirectory http://www.newsdirectory.com/
Blogdex http://blogdex.media.mit.edu/
Blogdigger http://www.blogdigger.com/
Blogging Headline News http://blogging-news.info
BlogStreet http://www.blogstreet.com/
CRAYON (CReAte Your Own Newspaper) http://www.crayon.net/
Fagan Finder: Weblogs, Journals, & RSS http://www.faganfinder.com/blogs/
Feedster http://www.feedster.com/
NewsIsFree http://www.newsisfree.com
Syndic8.com http://www.syndic8.com/
Technorati http://www.technorati.com/
HighBeam http://www.highbeam.com/
FindArticles.com http://www.findarticles.com/
MagPortal http://www.magportal.com/
Corante http://www.corante.com
iMente http://www.imente.com
Paperball http://paperball.fireball.de/
Bistan da denboraren poderioz, erreminta, bilatzaile eta direktorio horietariko batzuk desagertuz joango direla eta berriak sortuz. Bilatzaile sofistikatuak gero eta gehiago dira eta inoiz berriemailea bera ere harritzen dutenak. Esaterako, Hideki Kobayashi-k Gazopa plazaratu du irudi antzekoak bilatzeko, edota Kartoo bilatzaile adimentsu grafikoa.