Lehenengo behe hagin iraunkorra
-
Adierazi zuzena lehenengo behe hagin iraunkorrari buruz
-
Bi erro dituzte ohiz Europarrengan, bata hurbila eta bestea urruna
-
Bost hazkuntza-lobulutatik garatzen dira
-
Erro hurbila zabalago izaten da urruna baino, eta bi muin-kanal ditu barruan
-
Erro aldeko ildo eta sakonuneek egonkortu egiten dute erroa
-
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
-
Adierazi non kokatzen den lehenengo behe hagin iraunkorraren ukigune hurbila
-
Ebakitze-herenean
-
Herste herenean
-
Herste-herena eta erdiko herena elkartzen diren tokian
-
Erdiko herenean
-
Idun-henerean
-
Adierazi non kokatzen den lehenengo behe hagin iraunkorraren ukigune urruna
-
Ebakitze-herenean
-
Herste herenean
-
Herste-herena eta erdiko herena elkartzen diren tokian
-
Erdiko herenean
-
Idun-henerean
-
Lehenengo behe hagin iraunkorraren gailur urruna agerian dago ondorengo ikuspegitik
-
Masail aldetik
-
Mihi aldetik
-
Atxikitze-alde urrunetik
-
Herste aldetik
-
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren koroari buruz
-
Mihi-ildoa motzagoa da ildo masail-hurbila eta masail-urruna baino
-
Mihi-ildoa, ildo masail-hurbila eta masail-urruna hirurak berdintsu dira luzeran
-
Mihi-ildoa motza da, baina motzago da ildo masail-hurbila
-
Ildo masail-hurbila eta masail-urruna biak dira mihi-ildoa baino motzago
-
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren koroari buruz
-
Lau gailurrez hornituta dago, bina masail-aldean eta mihi aldean
-
Bost gailurrez hornituta dago, eta horietatik bat atxikitze-alde hurbilean kokatzen da
-
Bost gailurrez hornituta dago, eta horietatik bat atxikitze-alde urrunean kokatzen da
-
Bost gailurrez hornituta dago, eta horietatik hiru daude mihi aldean
-
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren koroari buruz
-
Masail alderanzko makurketa da bere ezaugarrietako bat
-
Bazter-gangar urrun nabarmena ohartzen zaio
-
Makurketa masail-aldetik begiratuta dago agerian
-
Gailur hurbila mihi alderantz makurtuta agertzen da
-
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren erro aldeari buruz
-
Bi erro eta bi muin-kanal ditu gehienetan
-
Bi muin-kanal ditu ohiz erro urrunean
-
Bi muin kanal daude ohiz erro hurbil barruan
-
Haginak dituen bi muin-kanalak erro hurbil barruan daude
-
Haginak dituen bi muin-kanalak erro urrun barruan daude
-
Ondorengo bat ez da lehenengo behe hagin iraunkorrean aurkitzen
-
Bazter-gangar hurbila
-
Hiruki antzeko hobi urruna
-
Gangar oiherra
-
Hiruki antzeko gangarrak
-
Gailur-gangarrak
-
Lehenengo behe hagin iraunkorrean, gailur urrunaren aldamenean ondorengoak daude
-
Gailur masail-hurbila eta masail-urruna
-
Gailur masail-hurbila eta mihi-hurbila
-
Gailur masail-urruna eta mihi-hurbila
-
Gailur masail-urruna eta mihi-urruna
-
Gailur mihi-hurbila eta mihi-urruna
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren koroari buruz
-
Gailurrak higatuz doaz adinarekin batera eta berdintzeko joera dute
-
Zulo itsu bat ager daiteke ildo masail-hurbilaren bukaeran gutxi gorabehera
-
Zulo itsua sarriago agertzen da mongoloide gizakietan
-
Ildo masail-urruna angelu masail-urrunerantz abiatzen da
-
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren idun-lerroari buruz
-
Zuzen samarra edo leunki uztaitua da gehienetan
-
Herste alderantz oso uztaituta ikusten da, bai masail-aldean eta bai alde urrunean
-
Erpin aldera oso uztaituta dago, atxikitze aldeetatik ikusita
-
Alde urrunetik ikusita idun-alderantz oso uztaituta dago
-
Masail-aldetik ikusita herste alderantz nabarmen uztaitzen da
-
Adierazi ondorengo zein dagoen ohiz agerian lehenengo behe hagin iraunkorraren koroan, atxikitze-alde hurbiletik begiratuta
-
Gailur masail-hurbilaren gailur-gangar hurbila
-
Gailur masail-hurbilaren gailur-gangar urruna
-
Gailur mihi-hurbilaren gailur-gangar urruna
-
Gailur masail-urrunaren gailur-gangar urruna
-
Gailur mihi-urrunaren gailur-gangar urruna
-
Adierazi erantzun okerra lehenengo behe hagin iraunkorraren muin-aldeari buruz
-
Muin-kanalak handiago izaten dira gainontzeko behe haginenak baino
-
Muin-adar nabarmenak ditu
-
Erro urrunak bi muin-kanal ditu ohiz, baina bakar bat ere aurki daiteke sarritan
-
Koroa idun aldean zeharka ebakiz gero, barrunbeak lauki edo laukizuzen itxura du
-
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
-
Adierazi erantzun zuzena lehenengo behe hagin iraunkorraren erro-aldeari buruz
-
Erro hurbila bitan banatuta ager daiteke batzuetan, batez ere erpin aldean
-
Masail aldeko eta mihi aldeko erro bana ditu
-
Erro sendoa du mihi aldean, eta beste bi erro masail aldean
-
Erro urrunak sarritan du idunetik erpin alderainoko garapen ildo bat
-
Erro sendoa du alde mihi-hurbilean, eta beste bi erro txikiago masail aldean