Adierazi zuzena hirugarren goi hagin iraunkorrari buruz
Hiru gailur ditu gehienetan
Ez du Carabelliren irtenunerik
Lau gailurdun aldakia ere aurki daiteke
Handiago da zabaleran altueran baino
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
Adierazi esaldi okerra hirugarren goi hagin iraunkorrari buruz
Bi erro ditu mihi aldean eta bakarra masail-aldean
Koroa haginaurreko hortzena baino apur bat txikiagoa izan daiteke altueran
Koroa haginaurreko hortzena baino zabalagoa da
Erroak haginaurreko hortzenak baino mardul eta zabalagoak izaten dira
Erroak haginaurreko hortzenak baino laburragoak izan daitezke
Adierazi esaldi okerra hirugarren goi hagin iraunkorrari buruz
Hiru erro ditu, ongi garatuak hirurak, bi masail-aldean eta bakar bat mihi-aldean
Koroak lau gailur izan ditzake, bina masail-aldean eta mihi-aldean
Ohiz Carabelliren irtenunea azaltzen du
Hiru edo lau muin-adar ditu gehienetan
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
Adierazi okerra hirugarren goi hagin iraunkorrari buruz
Gailur mihi-urruna txikiena izaten da, edo ez da batere agertzen
Gailur mihi-urruna aldakorra da handieran, agertzen denean
Ildo osagarri ugariago izaten ditu lehenengo goi haginak baino
Hiru gailurdun aldakietan, gailur mihi-urruna ohi da azaltzen ez dena
Hiru gailurdun aldakietan, bat eginda daude masail aldeko gailurrak
Adierazi erantzun zuzena hirugarren goi hagin iraunkorraren koroari buruz
Masail-aldeko aurpegia iduneko herenean da ganbilen
Koroaren siluetak oinaldea herste-aldean duen trapezio baten antza du, masail-aldetik ikusita
Zabalagoa da herste-herenean eta erdiko herenean, eta estuagoa iduneko herenean, masail-aldetik ikusita
Gehienetan hiru gailur daude agerian, masail-aldetik begiratuta
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
Adierazi okerra hirugarren goi hagin iraunkorraren masail-ildoari buruz
Gailur masail-hurbilaren eta gailur masail-urrunaren bitartean kokatzen da
Garapen-ildo da
Bere sakontasuna areagotuz doa idunera gerturatu ahala
Koroaren altueraren erdiraino luza daiteke idun alderantz
Agerian dago herste-aldetik begiratuta ere
Adierazi okerra hirugarren goi hagin iraunkorrari buruz
Erroak elkarrengandik hurbilago daude lehenengo goi haginetan baino
Erroak sarritan urrunerantz okertuta edo desbideratuta daude
Bi erro edo hiru erroak bat eginda ager daitezke
Oso aldakorra da handiera, egitura eta jarrera aldetik
Erro mihi-hurbil eta mihi-urrun bana ditu
Adierazi zuzena hirugarren goi hagin iraunkorrari buruz
Sarritan ez da gailur mihi-urrunik agertzen
Gailur hurbilak garatuago izaten dira lehenengo goi haginarenak baino
Gailur mihi-hurbila txikiago izaten da masail-hurbila baino
Gailur mihi-hurbila txikiago izaten da masail-urruna baino
Gailur mihi-hurbila txikiago izaten da mihi-urruna baino
Adierazi zein osagai ez ohi den agerian hirugarren goi hagin iraunkorraren koroan, mihi aldetik begiratuta
Carabelliren irtenunea
Carabelliren ildoa
Gangar oiherra
Erdiko hobia
Aipatzen direnetatik bat ere ez
Adierazi zuzena Carabelliren irtenuneari buruz
Ez ohi da hirugarren goi haginetan azaltzen
Herskuntzan parte hartzen du
Hirugarren goi hagin iraunkorretan soilik ager daiteke
Bigarren goi hagin iraunkor guztietan agertzen da
Aipatzen dire guztiak zuzenak dira
Adierazi zein ez ohi den agerian hirugarren goi hagin iraunkorraren koroan, atxikitze-alde hurbiletik begiratuta
Carabelliren irtenunea
Gailur masail-hurbila
Bazter-gangar hurbila
Gailur mihi-hurbila
Herste-eremuaren zati bat
Adierazi zuzena hirugarren goi hagin iraunkorraren koroari buruz
Herste aldetik ikusita pentagono itxura izaten du
Herste aldetik ikusita zurrotza du angelu masail-hurbila
Gailur mihi-hurbilaren hiruki antzeko gangarrak eta gailur masail-hurbilaren hiruki antzeko gangarrak gangar oiherra osa dezakete, ildo urruna sakona ez denean
Gailurrik handiena urruna da
Erdiko hobitik mihi-ildoa abiatzen da
Adierazi zein den hirugarren goi hagin iraunkorraren muin-adarrik handiena
Masail-hurbila
Mihi-hurbila edo mihi aldekoa
Masail-urruna
Mihi-urruna
Muin-adar guztiak berdinak dira handieran
Adierazi hirugarren goi hagin iraunkorra zenbat hazkuntza lobulutik garatzen den gehienetan
1
2
3 edo 4
5
6
Adierazi zuzena hirugarren goi hagin iraunkorraren muin aldeari buruz