Erdiko Behe Ebakortz iraunkorra
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorrari buruz
-
Koroa idun aldean da zabalen
-
Ukigune biak erdiko herenean ditu
-
Koroak asimetria handia du ebakitze aldetik ikusita
-
Ebakitze gailur nabarmena du
-
Txikiagoa da alboko behe ebakortza baino
-
Adierazi nolakoa den erdiko behe ebakortz iraunkorraren koroaren ezpain aldeko aurpegia
-
Oso ganbila
-
Zapala
-
Ahurgunez betea
-
Zorrotza
-
Zilindro antzekoa
-
Adierazi erdiko behe ebakortz iraunkorraren ukigune hurbilaren kokapena
-
Ebakitze herenean
-
Ebakitze- eta erdiko herenen arteko elkargunean
-
Erdiko herenean
-
Erdiko eta iduneko herenen arteko elkargunean
-
Iduneko herenean
-
Adierazi erdiko behe ebakortz iraunkorraren ukigune urrunaren kokapena
-
Ebakitze herenean
-
Ebakitze- eta erdiko herenen arteko elkargunean
-
Erdiko herenean
-
Erdiko eta iduneko herenen arteko elkargunean
-
Iduneko herenean
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorraren koroari buruz
-
Handiagoa da altueran hurbil-urrun baino
-
Berdintsu da altueran eta zabaleran hurbil-urrun
-
Zabalera handiagoa du hurbil urrun, altuera baino
-
Zabalera handiagoa du hurbil-urrun, mihi-ezpain baino
-
Zabalera handiagoa du mihi-ezpain, altuera baino
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorraren koroari buruz
-
Zabalago da hurbil-urrun ebakitze herenean, idun herenean baino
-
Zabalago da hurbil-urrun erdiko herenean, ebakitze herenean baino
-
Zabalago da hurbil-urrun iduneko herenean, erdiko herenean baino
-
Berdintsu da zabaleran hurbil-urrun, ebakitze herenean eta idun herenean
-
Berdintsu da zabaleran hurbil-urrun, erdiko herenean eta idun herenean
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorraren koroari buruz
-
Angelu ebakitze-hurbila zuzen antzekoa da eta ebakitze-urruna biribildua
-
Angelu ebakitze-hurbila biribildua da eta ebakitze-urruna zuzen antzekoa
-
Angelu ebakitze-hurbila eta ebakitze-urruna elkarren oso ezberdin dira
-
Angelu ebakitze-hurbila eta ebakitze-urruna elkarren oso antzeko dira
-
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
-
Ondorengoa ez da erdiko behe ebakortz iraunkorraren koroaren ebakitze herenean aurkitzen
-
Ebakitze-gangarra
-
Ebakitze ertza
-
Ukigune hurbila
-
Angelu diedro ebakitze-urruna
-
Zingulua
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorraren idun-lerroari buruz
-
Mihi aldetik ikusita ebakitze alderantz uztaituta dago
-
Ezpain aldetik ikusita erpin alderantz uztaituta dago
-
Atxikitze alde hurbiletik ikusita erpin alderantz uztaituta dago
-
Atxikitze alde urrunetik ikusita erpin alderantz uztaituta dago
-
Goiko erantzun guztiak okerrak dira
-
Ondorengoa ez da erdiko behe ebakortz iraunkorraren mihi aldetik ikusten
-
Mihi hobia
-
Zingulua
-
Bazter-gangar hurbila
-
Bazter-gangar urruna
-
Aipatutako guztiak daude agerian mihi aldetik ikusita
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorraren idun-lerroari buruz
-
Uztaituago dago alde hurbilean urrunean baino
-
Berdintsu dago uztaituta alde hurbil eta urrunetan
-
Uztaituago dago alde urrunean hurbilean baino
-
Ez dago batere uztaituta, ez hurbilean ezta urrunean ere
-
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
-
Ondorengo hau erdiko behe ebakortz iraunkorraren mihi aldetik ikus daiteke
-
Zulo itsua
-
Bazter-gangarrak
-
Ezpain aldeko aurpegia
-
Koroa erroko ildoa
-
Aipatzen direnetatik edozein ager daiteke
-
Adierazi zuzena erdiko behe ebakortz iraunkorraren ebakitze aldeko ikuspegiaren inguruan
-
Ezpain aldeko silueta zinguluak osatzen du
-
Ezpain aldeko silueta askoz ganbilagoa da mihi aldekoa baino
-
Mihi aldeko silueta ahur samarra izaten da, mihi hobiaren eraginez
-
Zabalagoa da hurbil-urrun ardatzean mihi-ezpain ardatzean baino
-
Mihi aldeko silueta zinguluak osatzen du
-
Adierazi okerra erdiko behe ebakortz iraunkorraren koroari buruz
-
Koroak simetria du ezaugarri nagusi, ezpain aldetik zein ebakitze aldetik ikusita
-
Muin-adar bana du ezpain aldeko hazkuntza-lobulu bakoitzeko
-
Zabalago da mihi-ezpain, hurbil-urrun baino
-
Muin kanala zabalago da mihi-ezpain, hurbil-urrun baino
-
Idun-lerroa uztaituago dago urrunean hurbilean baino
-
Adierazi erdiko behe ebakortz iraunkorra zenbat hazkuntza lobulutik garatzen den
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5