Adierazi zuzena bigarren goi hagin iraunkorrari buruz
Lau gailur ditu gehienetan
Ez du Carabelliren irtenunerik
Hiru gailurdun aldakia ere aurki daiteke
Handiago da zabaleran altueran baino
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
Adierazi esaldi okerra bigarren goi hagin iraunkorrari buruz
Bi erro ditu mihi aldean eta bakarra masail-aldean
Koroa haginaurreko hortzena baino apur bat txikiagoa izan daiteke altueran
Koroa haginaurreko hortzena baino zabalagoa da
Erroak haginaurreko hortzenak baino mardul eta zabalagoak izaten dira
Erroak haginaurreko hortzenak baino laburragoak izan daitezke
Adierazi esaldi okerra bigarren goi hagin iraunkorrari buruz
Hiru erro ditu, ongi garatuak hirurak, bi masail-aldean eta bakar bat mihi-aldean
Koroak lau gailur izaten ditu, bina masail-aldean eta mihi-aldean
Batzuetan Carabelliren irtenunea aurkitzen zaio
Lau muin-adar ditu gehienetan
Aipatzen diren guztiak dira okerrak
Adierazi okerra bigarren goi hagin iraunkorrari buruz
Gailur mihi-urruna txikiena izaten da
Gailur mihi-urruna aldakorra da handieran
Ildo osagarri ugariago izaten ditu lehenengo goi haginak baino
Hiru gailurdun aldakietan, gailur mihi-urruna ohi da azaltzen ez dena
Hiru gailurdun aldakietan, bat eginda daude masail aldeko gailurrak
Adierazi erantzun zuzena bigarren goi hagin iraunkorraren koroari buruz
Masail-aldeko aurpegia iduneko herenean da ganbilen
Koroaren siluetak oinaldea herste-aldean duen trapezio baten antza du, masail-aldetik ikusita
Zabalagoa da herste-herenean eta erdiko herenean, eta estuagoa iduneko herenean, masail-aldetik ikusita
Gehienetan hiru gailur daude agerian, masail-aldetik begiratuta
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
Adierazi okerra bigarren goi hagin iraunkorraren masail-ildoari buruz
Gailur masail-hurbilaren eta gailur masail-urrunaren bitartean kokatzen da
Garapen-ildo da
Bere sakontasuna areagotuz doa idunera gerturatu ahala
Koroaren altueraren erdiraino luza daiteke idun alderantz
Agerian dago herste-aldetik begiratuta ere
Adierazi okerra bigarren goi hagin iraunkorrari buruz
Erroak elkarrengandik hurbilago daude lehenengo goi haginetan baino
Erroak sarritan urrunerantz okertuta edo desbideratuta daude
Atxikitze aldeetatik ikusita, sarritan agerian dago herste-aldearen zati bat
Mihi aldeko gailurren bitartetik gailur masail-urruna ikusten da, mihi aldetik begiratuta
Erro mihi-hurbil eta mihi-urrun bana ditu
Adierazi zuzena bigarren goi hagin iraunkorrari buruz
Gailur urrunak gutxiago garatuak dira lehenengo goi haginarenak baino
Gailur hurbilak garatuago izaten dira lehenengo goi haginarenak baino
Gailur mihi-hurbila txikiago izaten da masail-hurbila baino
Gailur mihi-hurbila txikiago izaten da masail-urruna baino
Gailur mihi-hurbila txikiago izaten da mihi-urruna baino
Adierazi zein osagai ez dagoen agerian bigarren goi hagin iraunkorraren koroan, mihi aldetik begiratuta
Carabelliren irtenunea
Carabelliren ildoa
Gangar oiherra
Erdiko hobia
Aipatzen direnetako bat ere ez dago agerian
Adierazi zuzena Carabelliren irtenuneari buruz
Ez da bigarren goi hagin iraunkorretan azaltzen
Herskuntzan parte hartzen du
Bigarren goi hagin iraunkorretan soilik ager daiteke
Bigarren goi hagin iraunkor guztietan agertzen da
Aipaten diren guztiak zuzenak dira
Adierazi zein ez dagoen agerian bigarren goi hagin iraunkorraren koroan, atxikitze-alde hurbiletik begiratuta
Carabelliren irtenunea
Gailur masail-hurbila
Bazter-gangar hurbila
Gailur mihi-hurbila
Herste-eremuko zati bat
Adierazi okerra bigarren goi hagin iraunkorraren koroari buruz
Herste aldetik ikusita erronbo itxura izaten du
Herste aldetik ikusita kamutsak ditu angelu masail-hurbila eta mihi-urruna
Gailur mihi-hurbilaren hiruki antzeko gangarrak eta gailur masail-urrunaren hiruki antzeko gangarrak gangar oiherra osa dezakete, ildo urruna sakona ez denean
Gailurrik handiena mihi-hurbila da
Erdiko hobitik garapen-ildo hurbila eta garapen-ildo urruna abiatzen dira
Adierazi zein den bigarren goi hagin iraunkorraren muin-adarrik handiena
Masail-hurbila
Mihi-hurbila
Masail-urruna
Mihi-urruna
Muin-adar guztiak berdinak dira handieran
Adierazi bigarren goi hagin iraunkorra zenbat hazkuntza lobulutik garatzen den
1
2
3
4
5
Adierazi zuzena bigarren goi hagin iraunkorraren muin aldeari buruz