Adierazi nolakoa den lehenengo behe haginaurreko hortz iraunkorraren koroaren masail-aldeko aurpegia
Ganbila
Zapala
Ahurgunez betea
Zorrotza
Pala antzekoa
Adierazi bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren ukigune hurbilaren kokapena
Herste herenean
Herste- eta erdiko herenen arteko elkargunean
Erdiko herenean
Erdiko eta iduneko herenen arteko elkargunean
Iduneko herenean
Adierazi bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren ukigune urrunaren kokapena
Herste herenean
Herste- eta erdiko herenen arteko elkargunean
Erdiko herenean
Erdiko eta iduneko herenen arteko elkargunean
Iduneko herenean
Adierazi zuzena bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren koroari buruz
Makurtuta dago mihi alderantz, gainontzeko atzeko beheko hortz guztiak bezalaxe
Makurtuta dago masail-aderantz, gainontzeko atzeko beheko hortz guztiak bezalaxe
Makurtuta dago mihi alderantz, gainontzeko atzeko beheko hortz guztiak ez bezala
Makurtuta dago masail-aderantz, gainontzeko atzeko beheko hortz guztiak ez bezala
Erantzun guztiak okerrak dira
Adierazi zuzena bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren koroari buruz
Bi gailur ditu, bata hurbila eta bestea urruna
Bi edo hiru gailur izan ditzake
Lau gailurdun aldakia da gehienetan aurkitzen dena
Hiru gailurdun aldakietan, bi gailur daude mihi aldean
Aipatzen diren guztiak okerrak dira
Adierazi okerra bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren koroari buruz
Mihi aldetik begiratuta, bi edo hiru gailur daude agerian
Masail aldetik gailur bakarra dago agerian
Atxikitze alde hurbiletik begiratuta mihi alderantz makurtuta dago
Atxikitze alde hurbiletik begiratuta, mihi alderantz edo masail-alderantz makurtuta egon daiteke
Gailur mihi-hurbila handiago izaten da mihi-urruna baino
Ondorengoa ez dago agerian bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren koroan, masail-aldetik begiratuta
Masail-gangarra
Erro-erpina
Masail-gailurra
Masail-gailurraren gailur-gangarrak
Bazter-gangarrak
Adierazi zuzena bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren idun-lerroari buruz
Mihi aldetik ikusita herste alderantz uztaituta dago
Masail aldetik ikusita erpin alderantz uztaituta dago
Atxikitze alde hurbiletik ikusita erpin alderantz uztaituta dago
Atxikitze alde urrunetik ikusita erpin alderantz uztaituta dago
Goiko erantzun guztiak okerrak dira
Ondorengoa ez da bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorrean masail-aldetik ikusten
Mihi hobia
Zingulua
Erdiko ildoa
Hiruki antzeko hobi urruna
Aipatzen direnetatik bat ere ez
Adierazi zein den bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren hiruki antzeko hobi hurbiletik hiruki antzeko hobi urruneraino abiatzen den osagaia, bi gailurdun aldakietan
Erdiko ildoa
Bazter-gangar hurbila
Masail-gailurraren hiruki antzeko gangarra
Bazter-gangar urruna
Aipatzen direnetatik bat ere ez
Adierazi zuzena bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren koroari buruz
Masail-gailurra da gailur guztietatik handiena
Gailur mihi-hurbila dagoenean, txikiagoa da masail-gailurra baino
Gailur mihi-urruna dagoenean, txikiagoa da masail-gailurra baino
Gailur mihi-urruna dagoenean, txikiagoa da gailur mihi-hurbila baino
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
Adierazi zuzena bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren herste aldeko ikuspegiaren inguruan
Lehenengo behe haginaurreko hortzaren silueta gogorarazten du
Mihi aldeko silueta biribildua izaten da, hiru gailurdun aldakietan
Zabalago da masail-aldean mihi aldean baino
Mihi-gailurra mihi aldeko hazkuntza lobulutik garatzen da
Aipatzen diren guztiak zuzenak dira
Adierazi zuzena bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren muin aldeari buruz
Koroa barrunbea zabala da hurbil-urrun, eta estua mihi-ezpain
Masail aldeko eta mihi aldeko muin adar bana ditu, bi gailurdun aldakietan
Bi muin kanal ditu gehienetan
Koroa barrunbeak zoru bat du
Ez du inolako muin-adarrik
Adierazi bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren zenbat hazkuntza lobulutik garatzen den
1 edo 2
2 edo 3
3 edo 4
4 edo 5
5 edo 6
Adierazi erantzun okerra bigarren behe haginaurreko hortz iraunkorraren hiruki antzeko gangarrei buruz
Gailurretatik abiatzen dira
Erdiko ildoraino iristen dira
Hiruki antzeko hobiekin kontaktuan daude
Masail aldekoa eta mihi aldekoa elkar ukitzen ari dira