Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

9. zeregina


Audacity

 

 

Zertarako

Audio digitalarekin lan egitean, erabat beharrezkoa da editatzeko eta formatu aldaketak egiteko gai izatea.

Audacity software askea grabatu eta editatzeko programa bat da eta web orrian (http://audacity.sourceforge.net/) azkeneko bertsioa eta eskuliburu ofizialak (http://audacity.sourceforge.net/help/documentation) deskargatu daitezke. Programa oso zabaldua denez, informazio erabilgarri asko dago (ikus esaterako: 4.1 baliabidea).

 

Zer egin behar den

Jarduera hau banaka egingo da, eta, hasieran, audioen gaia erabaki behar da. Gero, ikasle bakoitzak eskatutako lana grabatuko du eta bi fitxategiz osatuta egongo da, adibidez: galdera eta erantzuna. Ikasleak Audacity erabiliko du aurreko bi fitxategien informazio originala duen fitxategi bat sortzeko.

 

Zer eta nola entregatu behar da

Jarduera honetan, ikasle bakoitzak konprimitutako fitxategi bat (.ZIP luzapena), hiru audio fitxategirekin: hasierako biak eta amaierakoa. Kontuan izan Moodle instalazioak ez duela 10Mb baino gehiagoko fitxategiak onartzen. Ikasleak irakasgaiaren blogean lan honen emaitza batzen duen sarrera bat sortu dezake (aukerakoa da, baina baita oso gomendagarria ere). Kasu horretan, sarrera horiek audio bezala etiketatzea komeni da.

 

[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]