6. zeregina
Eranstailea (agregatzailea)
Zertarako
Sindikazioa (ikusi RSS in Plain English) funtsezkoa izan da eta da web 2.0 garatzeko. Sindikazioa bi kontzeptutan oinarritzen da: alde batetik, feed-ak sortzen dituena, eta, beste aldetik, feed horiek irakurtzeko gai programa eranstailea.
Zer egin behar den
Jarduera honetan, 3 eransketa zerbitzu erabiliko dira: Google Reader, iGoogle eta Wikispaces
Eransketa programa bezala Google-en Reader (http://www.google.com/reader/)
zerbitzua erabiliko duzu, eta horri esker sindikazio kanalen zure
harpidetzak kudeatuko dituzu. Zerbitzu hori erabili beharko duzu zure
intereseko informazio kanalak kudeatzeko. 5. zeregina jardueran zure
ikaskideek egindako blog interesgarrienetara harpidetzen has
zaitezke.
Ikasleak ezagutu beharreko Reader eransketa zerbitzuaren elementu nagusiak:
- Harpidetza eranstea
- Harpidetzak kudeatzea
iGoogle (http://www.google.com/ig) hasiera orri bat da, eta interneteko eguneroko jarduera abiapuntu izateko eta interesatzen zaizkizun zerbitzu eta informazio guztietara sartzeko leihoa baita ere. Hasiera orri batek eransteko ere balio du, sindikazio kanaletatik datozen harpidetzak ikusteko gai ere badelako. Baina gainera, hasiera orri batek beste elementu asko batzen ditu.
Ikasleak hasiera orrien gainean jakin beharreko kontzeptuak:
- Informazioa banatzea, fitxen bidez
- Fitxa berria eranstea
- Fitxa bat konpartitzea
- Objektu berria eranstea (gadget, Google-en arabera):
- Norberaren blogera harpidetzea eta nobedadeak ikustea
- Taldearen wikira harpidetzea eta nobedadeak ikustea
- Hainbat posta kontutako mezuak ikustea
- Markatzaileak edo laster markak (bookmarks)
Wikispaces-eko wiki tresna 4. zeregina jardueran landu da jada. Hala ere, hemen nobedade pare bat sartuko ditugu:
- Wikispaces erabiltzea informazio sindikatua sortzeko. Wikispaces-etik sor daitezkeen sindikazio kanalak erabiltzea. Wikispaces-en edozein orritan, ?notify me? fitxa bat dago, eta sakatzerakoan RSS kanalak agertzen dira "Wiki-wide notification page" esteka bat agertzen da eta wiki orri guztietarako RSS kanala sortzea ahalbidetzen du. Esaterako, orri honetako URLa har ezazu: http://web20p-hr-g05.wikispaces.com/space/notify
- Wikispaces erabiltzea informazio sindikatua eransteko. Wikispaces orri batean kanpo sindikazio kanal bat sartzea, hau da, wikispaces orrian islatuta ikustea RSS kanaletik datozen eta web ezberdin batean argitaratu diren informazioak. Wikispaces orri bat editatzerakoan, telebistaren ikonoa sakatzen badugu, agertzen den aukeretako bat da RSS kanal bat eranstea. Erantsi eta gorde ostean, informazio dinamikoa erakutsiko du eta RSS kanaletik datozen datuen arabera aldatuko da
Zer eta nola entregatu behar da
Lehenbizi, erabiltzaile bakoitzak orri berri bat sortuko du 4. zeregina jardueran sortutako
wikian, "javier portilloren
bloga" izenburuarekin. Non javier
portillo zure izenarekin ordezkatu behar duzun. Orri hori
editatu, eta, aurreko paragrafoan azaldu bezala, 5. jardueran sortutako
blogari dagokion RSS sindikazioaren kanala. Sindikazio kanal horren
blogaren izena izango du eta gero feeds/posts/default, adibidez: http://web20g9.blogspot.com/feeds/posts/default.
Irakasleak egiaztatuko du orri hori egoki konfiguratuta dagoela
jarduera entregatu ostean.
6. zeregina jarduera
erantzuteko, ikasleak Javier
Portillo irakaslearekin (email: portillo.berasaluze.javier@gmail.com)
konpartituko du fitxa bat iGoogle hasiera orrian, eta, bertan, beste
gadget batzuen artean, 5.
zeregina jardueran sortutako blogaren edukiak eta 4. zeregina jardueran sortutako
wikiaren aldaketa guztiak sindikatuta egon behar dira. Ikasle
bakoitzaren lanak ezberdindu ahal izateko, garrantzitsua da konpartitu
beharreko fitxaren izena esanguratsua izatea. Horretarako, fitxaren izena ikaslearen GMail posta
elektronikoa izango da. Adibideko irudia ikusi, suposatuz
konpartitu beharreko fitxa Jesus
Romori dagokiola:
Gainera, Moodle ikasgela birtualaren barruan emandako erantzunen
erregistro bat egon dadin, beharrezkoa da 6. zeregina jarduera erantzutea,
testu bat idatzita dagokion edizio kutxan (esaterako: adierazi zein
egunetan konpartitu zenuen iGoogle fitxa irakaslearekin). Momentu
horretatik aurrera, irakasleak jarduera ebaluatuko du (gehienez 5
puntu) kontuan hartuta sortutako hasiera orria (blog eta wikira aurreko
jarduerak sindikatuta) eta blogaren post-ak erakusten dituen wiki
orria.
[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]