5. zeregina
Bloga
Zertarako
Blog edo egunkariak Web 1.0tik Web 2.0rako bilakaeraren burua izan dira, Interneteko norbanakoek aktiboki parte hartzeari dagokionez (ikusi Blogs in Plain English). Blogger (http://www.blogger.com/) Google-k hartutako blog sistema da eta berehalakoan atzitu daiteke GMail lan inguruan egiaztatu ondoren.
Zer egin behar den
5. zergina jarduerak banako izaera du eta ikaslea blog BERRI bat altan emango du, izenburu eta gai askearekin Blogger sisteman. Horretarako, erabiliko du 3. zergina jardueran sortutako gmail kontua. Jakina, blog publikoa izan behar da eta erabiltzaile erregistratuek oharrak erantsi ahal izango dituzte (blogger-en sortutako blogak ezaugarri biak dituzte era lehenetsian).
Ikasleak ezagutu eta erabili beharreko kontzeptu nagusiak (jarduera honetan blogger-eko blog eta etiketa hodeiei buruz erantsitako materialak erabili):
- Txantiloia eta orriko elementuak diseinatzea
- Sarrerak sortzea
- Etiketak sortzea
- Oharrak kudeatzea
- Blogaren oinarrizko konfigurazioa
- Baimen politika, blogaren egilearentzat eta irakurleentzat
Zer eta nola entregatu behar da
Jarduera hau ebaluatzeko, eskatzen da blog bakoitzak izatea:
- Gutxienez sei sarrera
- Etiquetak erabiltzea
- Blogaren goiburua diseinatzea
-
Erabiltzailearen profila
editatzea
- Blogaren orriaren elemetuak:
- esteka blokea
- etiketen blokea
- RSS blokea
- etiketa hodeia
Era berean, beste kideek gutxienez bi ohar egin behar izango dituzte.
Oharrak egiterakoan, 3.
zeregina jardueran lortutako gmail kontua erabili beharko da
identifikatzeko.
Bloga sortzen denean (sortutako post-ik ez badu ere) ikasleak mezu bat
bidaliko du gmail kontutik, jarduera amaitu baino lehenago:
- hartzailea: javier.portillo@ehu.es
- mezuaren izenburua: [web 2.0 HR] Blog: Izenburua (non Izenburua esaten duen lekuan blogaren izena jarriko den)
- mezuaren edukia: URL (blogaren helbidea) eta gaiaren deskribapena
Momentu horretatik aurrera, ikaslea blogeko post-ak osatzen joan
daiteke eta besteen blogetan oharrak ditzake (helbideak kontsultatu
hemen: http://web20g9.blogspot.com/)
ariketa apirilaren 5a baino lehen burutzeko (23:00ak arte). 6 post eta 2 ohar eduki bezain
pronto, online ohar bat egin behar
du (5. zeregina
jarduerako testu kutxan) Moodle jarduera bidaltzerakoan, eta, horrela,
jarduera amaitutzat emango da.
Irakasleak egindako lana bildu eta ebaluatzeko. Ebaluatuko dira
(gehienez 14 puntu) post eta mezuen kopuru eta kalitatea, blogaren
itxura orokorra, erabilitako gadgetak, etiketen erabilera, etab..
[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]