Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

4. zeregina


Wikia

 

 

Zertarako

Wikiak blogekin batera Web 2.0ren tresnarik garrantzitsuenak dira eta talde lanak egiteko balio dute. Jarduera banakakoa da, baina ikaslea hartzen duen taldeari eragiten dio. Jarduera hori aurrera eramateko beharrezkoa da taldea barne-egituratzea.

 

Zer egin behar den

4. jarduera amaitu ostean, ikasle taldeak wiki bat izango du, eta, horrela, lanak era kolaboratzailean egin ahal izango ditu (ikus Wikis in Plain English). Wikispaces (http://www.wikispaces.com/) zerbitzuak, dohaineko bertsioan, wiki sistema arin eta eraginkorra eskaintzen du.

Azpijarduerak:

Wiki bat irekitzea eta bertako erabiltzaileak
  1. Ikasgela birtualeko lehen taldea adibide hartuta, kide batek, ikasle batek izen hau duen wiki bat sortuko du: web20p-hr-g01 (bigarren taldeak izen berbera izango luke baina 02 amaituta, eta horrela elkarren segidan). Wikia sortzerakoan, sistemak posta kontu bat eskatuko du, eta 3. zeregina jardueran jardueran GMail kontua erabiliko da horretarako. Ondorioz, sortutako wikia Wikispaces-en gordeko da, eta, lehen talde horrek http://web20p-hr-g01.wikispaces.com/ helbidea izango du
  2. Gainerako taldekideak wiki horretako kide egingo dira
  3. Wikia sortu zuen ikasleak taldekideei antolatzaile rola emango die (Organizer)
  4. Beste ikasle ezberdin batek irakasgaiko irakasleak gonbidatuko ditu eta antolatzaile rola emango die (Organizer)
 
Wikiaren gaia ezarri
  1. Orri bat sortuko da, Gaia aukeratzen izenekoa eta wikian garatu litezkeen gaiak zerrendatuko dira bertan
  2. Gaia aukeratzen izeneko orrian discussion fitxan taldeari wikiaren gaia aukeratzen lagunduko dioten balorazio eta oharrak egingo dira. Garrantzitsua da erabakia discussion fitxaren bidez bideratzea, taldearen kideen parte-hartzea jasota gera dadin

Wikia egituratzea eta edukia sartzea
  1. Edukiak sartzen hasi baino lehen, Gidoia izeneko orri bat sortuko da, eta, bertan, parte-hartzaile taldea wikiaren egitura adieraziko du, informazioa orri ezberdinetan banatzeari dagokionez
  2. Gidoia orriko discussion fitxan, taldeari wikiaren egitura adosteko balorazioak eta oharrak egingo dira
  3. Edukiak sartzerakoan, ikasle bakoitzak gutxienez bi orri hartuko ditu bere gain eta bere lankideek eramandako orrietan parte har dezake

 

Jarduera amaitutzat eman aurretik beharrezkoa da ikasleek ariketa hauek egin eta menderatu izana:

  • Nola sortu wiki orri bat
  • Nola lotu (edo estekatu) wiki orriak
  • Orri baten informazioa taulen bidez antolatzea
  • Nola sartu irudiak eta beste multimedia baliabide batzuk

 

Zer eta nola entregatu behar da

Lana ebaluatzeko, irakasle taldeak wiki historiala aztertu behar du soilik. Hala ere, taldekide bakoitzak bere orrietako baten history fitxaren pantaila-kaptura bat egingo du, eta fitxategi hori bidaliko du jarduera honi erantzuteko.

Entrega Tarea Wiki

Fitxategiaren entregaz hitz egiten denean, irakasle taldeak esan nahi duena da ikasleak ariketa Moodle plataforma barrutik erantzungo duela eta kapturatutako irudia fitxategi gisa erantsiko duela. Beraz, ez dira kontuan hartuko irakasleen posta elektronikora bidalitakoak.

Ebaluatuko dira (gehienez 14 puntu): sortutako eduki kopurua eta kalitatea, wikiaren itxura orokorra, erabilitako baliabideen aberastasuna, kanpo baliabideak sartzea (irudiak, bideoak...), etab. Ebaluzioa banakoa izango da, wikiaren historikoak banakako jarraipena egitea ahalbidetzen duelako.

 

[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]