3. zeregina
Web posta
Zertarako
GMail (http://mail.google.com/mail/) posta kontuak Google zerbitzu guztietarako atea denez gero, eta zerbitzu hauetako batzuk ikastaroan zehar erabiliko direnez, beharrezkoa da Google kontu bat izatea eta hori GMail posta elektroniko bat irekita lortzen da.
Zer egin behar den
GMail kontu elektronikoak ezaugarri hauek izango ditu:
- Posta kontuan azalduko dira ikaslearen izena (edo izenak) eta abizena, puntuz banatuta
- Ahal denean, GMail posta kontua era honetan osatuko da: abizena1.izena@gmail.com letra xehez. Esaterako Jesús Romo irakasleak helbide hau izango luke: romo.jesus@gmail.com)
- Posta kontua ezin denean 2. baldintzan adierazitako moduan eskuratu, ikasleak aukera hauetako bat hartuko du:
- abizena1.abizena2.izena@gmail.com dena letra xehez (aurreko kasuan honela geratuko litzateke: romo.uriarte.jesus@gmail.com)
- abizena1.izena1.izena2@gmail.comdena letra xehez (aurreko kasuan honela geratuko litzateke: romo.jesus.maria@gmail.com)
Ziurrenik ez da beharrezkoa izango, baina muturreko kasuetan, beste aukera hau har daiteke: abizena1.abizena2.izena1.izena2@gmail.com
Zer eta nola entregatu behar da
GMaileko kontua lortu ostean, jardueraren bigarren partea da
bertatik mezu bat bidaltzea Jesus
Romo irakaslearen romo.jesus@gmail.com kontura.
Irakasgaiaren gidan azaldu bezala, mezuaren gaian, honako hau agertu
behar da: [web 2.0 HR] 3. zeregina,
web posta. Halaber, 3. jarduera edo zereginaren testu kutxan
jarri behar da jarduera amaituta dagoela.
Ikasleak ezagutu beharreko GMaileko elementu nagusiak:
- Mezu bilatzailea
- "Artxibatu" botoia
- Mezuak etiketatzea
- Iragazkiak sortzea
[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]