Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

2. zeregina


Web 2.0

 

 

Zertarako

Web 2.0 kontzeptua ez dago polemikaz at, pertsona eta aditu guztiek ez baitute berdin kalifikatzen. Batzuentzat web 1.0-aren jarraipena baino ez da (Sir Tim Berners-Lee, web-aren sortzailea), eta beste batzuentzat internetera iraultza ekarriko du eta internet erabiltzeko modua goitik behera aldatuko du  (Tim O´Relly). Aipatutako bi autore horiek gaiaren honetan dauden kontrako bi jarreren buruak dira: zer da web 2.0 eta zer rol duen egungo gizartean.

Beharrezkoa da, beraz, informatzea, dokumentatzea, jarrera ezberdinak ulertzea, hausnartzea eta... are garrantzitsuago dena, gaiaren inguruko jarrera bat hartze eta iritzi argi eta oinarritua izatea.

 

Zer egin behar den

Hortaz, aurreikusitako jarduerek hausnarketa eta eztabaidarako eszenatokia sortu nahi dute.

Horretarako, zeregin honi lotutako jarduera hauek egingo dira:

1. azpijarduera
Informazioa bilatzea. Bi jarrera daude web 2.0-ri buruz: alde eta kontra; talde bakoitzari esango zaio web 2.0ren aldeko edo kontrako informazioa bilatu behar duen; jarduera izango da jarrera ulertu eta arrazoitzeko eta gaiari horri lotutako informazioa bilatzea (alde edo kontra, esaten zaionaren arabera)

2. azpijarduera
Informazio hori bildu ostean, dokumentu txiki bat prestatuko da (folio 1), eta, bertan, web 2.0ren alde edo kontra agertzeko arrazoi nagusiak azaldu behar dira; folio horrek kideen ikuspegi eta iritziak islatu behar ditu. Hori dela eta, batera egin behar da eta talde osoaren iritzia laburtu. Iritzi ezberdinak badaude, taldeak horiek nola tratatu erabaki beharko du, kide guztiek adostu eta onartutako dokumentu bat egiteko. Lan hau egiteko, foro bat gaituko da talde bakoitzerako, eztabaidatzeko, iritziak trukatzeko, etab... eta foro horretako goiburuan jarrera adieraziko da (taldeak hartu behar duena, alde edo kontra, eta horretara atxikiko zaie)

3. azpijarduera
Gai horren inguruko foro ireki batean parte hartuko du dagokion jarrera defendatzen (alde edo kontra) eta foroan lehen aldiz parte hartzean dokumentua eranskin gisa bidaliko da. Kide bakoitzak birritan parte hartu behar du gutxienez foroan, baina taldeak hala nahi izanez gero, koordinatzaile bat izenda dezake besteen izenean aritu dadin. Kasu horretan, koordinatzaileak erabakia lehen parte-hartzean jakinarazi beharko du eta dagozkion ekarpenak egin beharko ditu, aurreko irizpidearen arabera

 

[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]