14. zeregina
Aurkezpen bat sortzea
Zertarako
Wink (http://www.debugmode.com/wink/) software askea da eta pantaila-kapturak behar dituzten aurkezpen eta tutorialak egiteko erabiltzen da. Ikastaroan erabilitako tresna eta baliabide guztien aurkezpenak sortuko dira. Horretarako, irakasleek ikasle bakoitzak egin beharreko lana adierazten duen zerrenda bat egingo dute. |
Zer eta nola entregatu behar da
Lana entregatzeko, .wnk luzapena duen wink fitxategi bat sortuko da eta ikasleak birritan bidaliko du lana:
- Jesus Romo irakasleari bidaliko lana, romo.jesus@gmail.com helbidera, eta ?mezuaren gaian? [web 2.0 HR] 14. jarduera, XXXXXen aurkezpena jarriko du (non XXXXX tresnaren izena izango den)
- Halaber, wink fitxategia bidali beharko da, kontuan izanik, besteetan bezala, Moodle sistemaren muga 10 Mb direla
Egileak lana Creative Commons (http://es.creativecommons.org/) lizentzia batekin osatuko du. Baimen hori testu eta irudi honen bidez zehaztuko da eta wink fitxategian txertatuko da edo romo.jesus@gmail.com helbidera bidalitako mezuan erantsiko da, jarduera entregatzean:
|
Obra honekCreative Commons-en Espainia 2.5 Aitorpena. Lizentzia horren kopia bat ikusteko, http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/es/ orria bisitatu edo bidali gutun bat helbide honetara: Creative Commons, 171 Second Street, Suite 300, San Francisco, California 94105, USA. |
Beste batzuetan bezala, gomendagarria da ikasleak irakasgaiko blogean lan horri dagokion sarrera bat eranstea.
Jarduera honen balioa
Jarduera honen kalifikazioa kalitatearekiko proportzionala izango da, eta, ondorioz, irakasleek entregatutako lanari Web 2.0: tresnak eta baliabideak ikastaroaren hurrengo edizioetan eman ahal dioten erabilgarritasunarekiko proportzionala.
[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]