11. zeregina
Irudiak editatzea
Zertarako
Sarean irudiak argitaratzeko, zenbait eragiketa menderatu behar dira
eta ikasle guztiek ezagutu behar dituzte. Argazkien tratamendu
digitalaren gaia oso zabala da, eta, ikastaro honetan, hiru tresna
ezagutarazi nahi dira (bi online eta offline beste bat), sarean dauden
askoetatik.
Online aplikazioak flauntR (http://www.flauntr.com/) eta picnik
(http://www.picnik.com/) dira.
Software horren bidez, argazkiak oso azkar editatzen dira, nahiz eta
online egin. Offline aplikazioak Picasa (http://picasa.google.es/) izena du
eta ordenagailuan instalatu ostean, irudi kudeatzaile gisa
funtzionatzen du, eta, horretaz gain, argazki edizioaren ohiko
funtzionalitateak ditu.
|
Zer egin behar den
Jarduera honetan, irudi nahiko handi bat hartu eta operazio hauek egingo zaizkio:
- Irudiaren zati bat moztea, enkoadraketa berria lortzeko
- Irudia tamaina egoki batetara murriztea, Interneten argitaratzeko
- Irudiaren kontrastea eta/edo kolorea aldatzea
- Irudiaren gainean testu bat txertatzea
Zer eta nola entregatu behar da
Jarduera honetan, ikasle bakoitzak konprimitutako fitxategi bat
(.ZIP luzapena), bi fitxategiekin: hasierakoa eta amaierakoa.
Horretarako, Moodle ikasgela birtualetik erantzungo da, mekanismoa
eskuragarri dagoen unetik aurrera. Kontuan izan sistemak ez duela 10Mb
baino gehiagoko fitxategiak onartzen.
Aukerakoa eta oso gomendagarria da ikasleak blogean egoki deritzen
sarrera guztiak eranstea, egindako lana azaltzeko.
[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]