Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

10. zeregina


Audio erreproduzigailua eta podcasting

 

 

Zertarako

Podcast asko hedatzen ari da eta PodCastellano-n (http://www.podcastellano.com/) interesa dutenek podcasting-ari buruzko informazioa, berriak, ohiko galderak, dokumentazioa, fitxategiak, foroak eta laguntza aurki dezakete gaztelaniaz. Euskeraren mundura jauzi eginez, podcasting erabiliz sortu da irratia.com (http://www.irratia.com/).

 

Zer egin behar den

10. zeregina jardueran, aurreko 9. zeregina ariketan lortutako fitxategiak erabiliko dira eta zerbitzu hauetako bat:

Banako audioen flash erreproduzigailuak eta audio zerrendaren flash erreproduzigailua (bien galdera, erantzuna eta osaera) lortuko dira. Ondoren, beste testuinguru batetik ateratako adibide bat dago; soinua oso kaskarra da eta argibide bat baino ez da:

audio erreproduzigailua

audio zerrenda baten erreproduzigailua

 

Zer eta nola entregatu behar da

Jarduera honen emaitza gisa lortutako erreproduzigailuak 4. zeregina jardueran sortutako talde wikian horretarako sortutako orri batean txertatuko dira. Nahikoa da zerbitzu bakarra lortzea, goian aipatutakoen audioa gordetzeko.

Ikasleak sortutako orria AbizenaIzena izena izango du (Abizena ikaslearen lehen abizena izango da eta Izena bere lehen izena). Bi erreproduzigailuak argitaratu ostean, jardueraren Moodle edizio kutxan idatzi behar da erreproduzigailuak dituen orriaren helbide osoa.

Beste batzuetan adierazi bezala, aukerakoa da ikaslearentzat blogean jarduera hau eta horren emaitza jasotzeko sarrera bat egitea (kasu horretan sarrera audioa bezala etiketatzea komeni da).

 

Noiz eman behar da

Gainerako jardueren moduan, honek ere emateko epea du, eta Moodle ikasgela birtualean argitaratuko da. Erraza da egiaztatzea ikasleak epea bete duen, Wikispaces eta Blogger sistemek aldaketak egin zireneko unea kontrolatzen baitute.

 

[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]