Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

akustika-laborategia

AKUSTIKA LABORATEGIA

Uhin geldikorrak

 

Uhin bidaiari batek, gainazal bat aurkitzen eta erabat islatzen duenean, noranzko bietan hedatzen diren uhinak daude eta uhin hauek gainezarmenaren printzipioaren arabera konbinatzen dira. Sistema konkretu batean, maiztasun (erresonantzia-maiztasun) batzuetan gainezarketak bibrazio-patroi geldikor bat sortzen du, uhin geldikorra deitzen dena. Uhin mota hauek intrumentu musikaletan eta teoria kuantikoan aplikazio nabariak dituzte.

Uhin geldikorrak bibratzen ari diren sistema ugaritan gerta daitezke: soka tinkoak, gasezko zutabeak, malgukiak, barrak, etabar. Hauetako elementu batzuk instrumentu musikalen oinarrizko elementuak dira: hari-instrumentu musikaletan soinu-sortzailea soka bat da, haize-instrumentu musikaletan gasezko zutabe bat dago eta kasu batzuetan soinua sortzen duten hagatxoak. Gainera, hauteko elementu ugari kanpoko agentepean bibratzen duten estruktura konplexuagoetako parte dira.

Uhin geldikor batean, beren oreka posiziotik inoiz higitzen ez diren sistemaren puntuak nodoak deitzen dira. Anplitude maximoaz higitzen diren puntuak, berriz, sabelak deitzen dira.

Laborategi honek ondoko sistemak aztertzen ditu: